Akuikultura, etorkizuneko abeltzaintza

Akuikultura Nafarroan

Estatuko akuikultura kontinentala Nafarroan hasi zen. Amuarrainen ekoizpen industrialerako Espainiako lehen instalazio akuikola Zudairin eraiki zen, 1955ean.

Gaur egun, Nafarroan oraindik ere oso garrantzitsua da amuarrainaren akuikultura. Zehazki, Leitza, Esa, eta Baztan dira akuikultura ekoizpeneko zentro nagusiak. Egun Nafarroan ekoizten den amuarrainetako asko ultraizozteko edo beste autonomia erkidego batzuei saltzeko izaten da, baina kanpora ere esportatzen da: Alemaniara (gehien), Frantziara, Suitzara, Danimarkara, Herbeheeretara edo Belgikara, besteak beste. 

Bestalde, 2008az geroztik, gaizkataren hazkuntza ere ugaritu egin da eta, aurreko hamarkadaren hasieratik, gaizkata eta haren kabiarra tokiko altxor gastronomikoen parte dira.  Esako ibaietako uretan gaizkata haztegi handi bat dago. Ur horiek Pirinioetako desizoztetik datoz, eta puruak eta garbiak dira.

Azkenik, izokina ere Nafarroako ekoizpen akuikolaren parte da, 2020tik. Ekoizpen hori garatzeko, Nafarroako Gobernuak “Bidasoako izokina babestu” izeneko proiektua sustatzen du, eskualdeko izokin autoktonoa birpopulatzeko asmoz. Ekimen honetara batzen diren arrantzaleek dohaintzan ematen dituzte hartzen dituzten izokinak. Hala, erabakitzen dute ea izokinak askatu egin nahi dituzten, aztertzeko erreserbatu, edo Mugariko haztegi akuikolara eraman. Bertan, izokina ugaldu eginen da, arrainkumeak eduki eta, hala, Bidasoa birpopulatzeko. 
 
Arrantza eta Akuikulturako Europako Itsas Funtsa

Itsas, arrantza eta akuikulturako politikak garatzeko EBren funts berria da, 2021-2027 aldirako proposatua.
 
Funts horrek 2021-2027 aldirako lehentasunetako batzuk jasotzen ditu. Hona, laburbilduta: politika horien garapena sustatzea eta estatu-kideei eskatzea lehiakortasunean eta merkatu eta teknologia berrien sorreran inbertitzeko. Hori guzti hori, biodibertsitatea babesten eta berrezartzen lagunduko duten jarduera jasangarriak ezarriz.

Akuikulturarako laguntzak

Nafarroak Arrantza eta Akuikulturako Europako Itsas Funtsaren 720.000 € jasoko ditu 2021-2027 aldian akuikultura sustatzeko.  Foru Gobernuak beste 380.000 euro gehituko ditu. Bien helburu estrategikoen artean sartzen da sektorearen garapen jasangarria sustatzea, ezagutzak eta teknologiak hobetzea, eta enpleguko eta lurralde kohesioko politika aktiboak betearaztea.

Horretarako, sektorean ekoizpen inbertsioak egiteko eta ustiapen berriak sortzeko laguntzen deialdia onartuko da.

Akuikultura haztegien baimena

Akuikultura haztegien baimenak lortzeko, jarduera eta lizentziaz osatutako protokolo zorrotza bete behar da. Sustatzaileak, beraz, protokolo hori kontuan hartu behar du, jarduera hasi aurreko prozesu osoaren denborak kalkulatzeko.

Sustatzaileak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamenduko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian aurkeztu beharko ditu proiektuaren memoria, sailkatutako jardueraren udal lizentziaren eskaera eta, hala badagokio, ingurumen eraginaren azterketa.

Era berean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoan izapide egokiak egin beharko ditu, ura hartzeko baimena eta isuri baimena lortzeko.

Prozesu horretan, honako organismo hauek esku hartzen dute:  Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, arrain haztegiaren kokalekuko tokiko erakundea, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu 

Estrategikoetako Departamentua, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia, Ingurumen Zuzendaritza Nagusia eta Abeltzaintza Zerbitzua, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean sartutako ustiategia barne.

Kontsultatu hemen  akuikultura kontinentaleko establezimenduak baimentzeko prozedura orokorra.