Salmonidoen goiko eremuan arrantza egiteko baimenak

Arrantzale bakoitzari gehienez 10 baimen emanen zaizkio denboraldian. Harrapatu eta askatzeko modalitatean baino ez dira eskainiko.

Baimenak modu mailakatuan aktibatuko dira, banaketa homogeneoa errazteko:

  • Baimen bat apirilaren 15etik aurrera
  • Beste baimen bat apirilaren 22tik aurrera
  • Beste baimen bat apirilaren 29tik aurrera
  • Bi baimen gehiago maiatzaren 2tik aurrera
  • Bi baimen gehiago maiatzaren 6tik aurrera
  • Hiru baimen gehiago maiatzaren 13tik aurrera
     

Baimenen liberazioa dagokion eguneko goizeko 8:00etan hasiko da.

Salmonidoen goiko eremuko ibai-aldeetan bizi diren arrantzaleek ere baimenak eskatu behar dituzte arrantzatu ahal izateko, baina beren eremuari dagozkion baimenen ehuneko 20 dute erreserbatuta aldi baterako. Erabiltzen ez dituzten baimenak ekainaren 1etik aurrera libratuko dira gainerako arrantzaleek erabil ditzaten.

Izokin-tartean arrantza egiteko baimenak

2024ko denboraldian Izokin tartean arrantza egitea debekatuta egongo da.

Ziprinidoen eremuko guneetan arrantza egiteko baimenak

Gehienez ere 5 baimen erreserba daitezke, erabiliak kontuan hartu gabe. Ez dago urteko mugarik.

Postu bakoitzean aritzeko baimena daukan titularraz gain (edo bi titular, baldin eta postua partekatzen badute), beste pertsona batzuk ere aritzen ahalko dira arrantzan postu horretan baldin eta baimenen titularrak han badaude eta horrekin konforme badaude.

  1. Lehenik eta behin, aukeratu behar duzu arrantza non egin: salmonidoen goiko eremuan, izokin-tartean edo ziprinidoen eremuko guneetan
  2. Gero aukeratu arroa (salmonidoen goiko eremua hautatu baduzu) edo arrantzarako gunea (ziprinidoen eremua hautatu baduzu). Egun jakin bat ere aukeratu dezakezu, eta sistemak adieraziko du zer arro dauden eskuragarri.
  3. Zeure burua identifikatu behar duzu, "baimena eskatu" botoia sakatuz.
  4. Identifikatuta zaudenean, erabaki zer egunetan arrantzatu nahi duzun, artean egin ez baduzu. Aukeratutako arroan egun bakoitzean erabilgarri dauden baimenak erakusten ditu egutegi batek. Arrantza-modalitatea ere aukeratu beharko duzu: harrapatu eta eramateko arrantza, edo harrapatu eta askatzekoa.
  5. Beste arrantzale batzuekin batera joan nahi baduzu ibaira, gehienez lau pertsonaren datuak gehi ditzakezu, egun eta arro bererako. Horretarako, bakoitzaren NANa (edo baliokidea) eta lizentzia-zenbakia beharko dituzu.
  6. Baimena mugikorrera eta/edo posta elektronikoko helbidera bidaltzeko eska dezakezu. Arrantza-modalitatea aukeratu behar duzu: harrapatu eta eramateko arrantza, edo harrapatu eta askatzekoa.
  7. Arrantzale guztien datuak bete ondoren, "eskatu baimena" botoia sakatu beharko duzu erreserba gauzatzeko, eta sistemak baimen inprimagarri bat sortuko du (agian inprimatu nahiago duzu mugikorreko edo posta elektronikoko mezu bat jaso ordez).
     

Bideo bat kontsulta dezakezu aplikazioaren funtzionamendua ikusteko.

Ez ahaztu beharrezko dokumentazioa aldean eramatea ibaira (inprimatuta edo mugikorrean)

  • NANa edo baliokidea.
  • Indarrean dagoen arrantza-lizentzia, eta tasa ordaintzen egunean zaudela frogatzen duen agiria.
  • Arrantzarako baimena.
  • NANa edo baliokidea.
  • Indarrean dagoen arrantza-lizentzia, eta tasa ordaintzen egunean zaudela frogatzen duen agiria.
  • Dagokion barrutiaren pasea.
  • NANa edo baliokidea.
  • Indarrean dagoen arrantza-lizentzia, eta tasa ordaintzen egunean zaudela frogatzen duen agiria.

Zalantzarik baduzu, kontsultatu arrantza-arauak