Hasiera - CIN - Roncal/Erronkari

Un valle glaciar como no hay otro en Navarra

Nafarroan parekorik ez duen ibar glaziarra

Un lugar de increíble belleza

Sekulako edertasuna duen tokia

Ezagutu bertako balio natural amaigabeak

Ezagutu bertako balio natural amaigabeak

Sarrioak arroketan saltoka, ugatzaren silueta erroitz harrigarri batean marraztua, ardiak lasai-lasai bazkatzen goi larreetan: Nafarroan parekorik ez duen ibar glaziarra, leizeak nonahi mendi barrenean... Irudikatzen duzu? Naturagune berezi hori gertu duzu, Nafarroako ekialdeko Pirinioetan.

Ezagutu bertako balio natural amaigabeak eta bertakoen iragana: ibaietan barna jaitsi dira, enbor gainean; hamarnaka kilometro ibili dituzte artaldeekin, Bardeara bidean, eta bortuak ere gurutzatu dituzte, espartinak josita bizimodua ateratzeko.

Erronkariko naturaren interpretazio zentroan mundu eder horren ateak irekitzen dizkizugu: landareak, animaliak eta gizakiak gai izan dira klima zorrotz horretara egokitzeko. Egin bisita Nafarroako mendialdearen munduan murgiltzeko.