(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eremu ez euskalduneko ikastolak finantzatzeko Foru Legearen proiektua onartu da astelehena, 2006.eko azaroak 27

Nafarroako Gobernuak Foru Lege baten proiektua onartu du, eremu ez euskalduneko ikastolen aparteko finantzaketa arautzeko asmoarekin. Ikastola horiek, orain arte, uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legean, unibertsitateaz kanpoko ikasketak hobetzeko neurriei buruzkoan oinarritutako finantzaketa jaso dute. Foru Lege berriarekin, behin ikastolak baimenduta, aparteko finantzaketa jasoko dute, 2006ko irailaren 1etik hasi eta 2010eko abendura arte.


Hala, Foru Legearen proiektuan aurreikusitako finantzaketa ikastola behin baimenduta jasoko dute, baimena 2006ko iraila ondokoa bada, betiere.
Proiektuari jarraiki, Nafarroako Gobernuak hezkuntza-gastuen gastu arruntak finantzatzen lagunduko du, Foru Legeak indarrean dirauen denboran (hau da, 2006ko irailetik 2010eko abenduaren 31ra).


Foru Legearen proiektuaren testuak lau ikastola hauei eragiten die: Fontellasko Argia ikastola, Lodosako Ibaialde ikastola, Irunberriko Arangoiti ikastola eta Bianako Erentzun ikastola.
Zehazki, Nafarroako Gobernuak zenbateko hauek jarriko ditu urtean, gehienez: 2006an 1.718.253,93 euro, 2007an 1.798.724,07 euro, 2008an 1.758.489 euro, 2009an 1.758.489 euro eta 2010ean 1.758.489.


Zenbateko horiek ikastegien mantentze-lanetarako izango dira. Aparteko finantzaketa gisa aurrekontuan jarriko den zenbatekoa Foru Legeak irauten duen denboran ikastegi horiei hezkuntza-kontzeptuengatik dagokien gastuaren zenbatekoa kenduta aterako da. 2006an, aparteko finantzaketaren zenbatekoa hau izango da: ekitaldi horretarako zehaztutako gehieneko gastua ken, batetik, ikastolak unibertsitateaz kanpoko ikasketak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legeari jarraiki 2006an gastuetarako jasotako kopurua, eta bestetik, ekitaldi horretarako hezkuntza-kontzeptuengatik dagokion kopurua.



Hitzarmenaren gastuaren zenbatekoa kalkulatzeko ikastola bakoitzean hitzartutako unitateen batura unitateari dagokion hezkuntza-mailaren urteko modulu ekonomikoarekin biderkatuko da.
Aparteko finantzaketan sartuko dira hitzartutako unitateez kanpoko gastu arruntak: irakasleen soldatak, hezkuntza-proiektuak eta funtzionamendu-gastuak, hau da, hezkuntza-kontzeptuan sartzen ez diren gastuak.



Bestalde, ikastoletako titularrek, aipatu Foru Legearen proiektuan aurreikusitako aparteko finantzaketa-erregimenean sartzeko, baldintza hauek bete beharko dituzte, besteak beste:



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa