(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Administrazioaren web atari berria aurkeztu du, eleanitza eta teknika aldetik hobea osteguna, 2006.eko azaroak 30

Gobernuko Francisco Iribarren presidenteordeak eta Alberto Catalán bozeramaleak Foru Administrazioaren interneteko atari berria aurkeztu dute gaur. Izan ere, ataria berritu egin dute teknologia aldetik, urritasunak dituzten kolektiboentzako erabilerraztasun-irizpideak ezarri dituzte eta diseinua eta erabilgarritasuna hobetu, baita hizkuntza gehiago sartu ere: euskara eta ingelesa, eta, laster, frantsesa.


Nafarroako Gobernua 1996an agertu zen interneten eta 2002an web bertsioa berritu egin zen, Foru Administrazioa Modernizatzeko Planari jarraiki, zerbitzuen prestazioa eta hiritarren eta Administrazioaren arteko harremana hobetze aldera.


Ikuspegi funtzional eta teknologikoaren aldetik, atariak aurrerapauso handia eman du: eleanitza da, Administrazioaren web orri instituzionalari eusten dion oinarri teknikoa berria da eta World Wide Web Consortium (W3C) delakoari dagokion Web Erabilerraztasun Ekimenak (WAI) zehaztutako nazioarteko irizpideak aintzat hartzen ditu.


Bi fasetako proiektua

Hori guztia burutzeko, Jarduera Plan bat egin zen, gauzatu beharreko jarduerak eta jarduera horien iraupena zehaztuta. Proiektua agintaldi honen hasieran hasi zen osatzen eta uztailean ekin zitzaion bost hilabete (5.000 lan-ordu) iraun duen ezarpen-prozesuari. Lanak bi fasetan egin dira, baina aldi berean. Proiektuan lan egin dute NGA sozietate publikoko, Biko enpresako eta Nafarroako Gobernuko Informazioaren Gizarteko eta Komunikazioko Zuzendaritza Nagusietako kideek osatutako teknikari-talde batek.


Lehen fasean atariaren euskarri den plataforma teknologikoa modernizatu zen. Horretarako, zerbitzua eskaintzen duten zerbitzariak berritu ziren, zazpi makina berri jarrita, eta zerbitzarietako sistemen bertsioak eguneratu ziren.


Aldaketarekin, Nafarroako Gobernuaren atariko azpiegiturak zeuzkan erredundantzia eta erabilerraztasun handiko neurriak hobetu dira; horretarako, web guneak eskaintzen dituen 46.000 eduki eta zerbitzuak zerbitzari berrietan kopiatu behar izan dituzte. Bigarren fasea izan da .NET teknologia bidez eduki eleanitzak jartzea eta ataria web gune erabilerraz bihurtzea.

Dokumentazioa:
3011go20.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa