(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak erresonantzia magnetikoko unitate mugikorra aurkeztu du Tuteran osteguna, 2006.eko azaroak 30

Hilaren 2ra arte egongo da Tuteran eta ehun proba inguru egingo dituzte


Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcelyk, erresonantzia magnetikoko unitate mugikorra aurkeztu du gaur goizean Tuteran; unitatea abenduaren 2ra arte egongo da Erriberako hiriburuan. Unitatea Reina Sofia Ospitalearen ondoan jarri dute, eta ehun proba inguru egingo dituzte.


Zerbitzu hori urriaren 5ean jarri zuten martxan. Helburua da Nafarroako herri garrantzitsuenetara eramatea, herritarrek joan-etorriak egin ez ditzaten.


Tuterara heldu baino lehen, unitatea Elizondon egon zen zerbitzuak eskaintzen. Bidaia eta bidaia artean, unitateak Nafarroako Ospitaleko barrutian egiten du lan. Abian jarri zutenetik 750 azterketa baino gehiago egin dituzte.


Unitatearen ezaugarriak

Unitatea tona askoko ibilgailuan eramaten dute leku batetik bestera. Ekipamendua ospitaleetako tresna finkoen kalitate tekniko berekoa da, eta gaixoentzako erosoa. Gainera, erradiologia-txostena gaixoaren historia kliniko informatizatuaren gainean egiten da. Era horretan, lehen mailako arretako medikuek errazago hartzen dituzte erabakiak; izan ere, gaixoa mediku espezialistarengana bidali baino lehen proba horiek egiteko protokoloa ezartzen dute.


Nafarroako Osasunbideak, unitate mugikorraz gain, erresonantzia magnetikoak egiteko hiru instalazio finko ditu, bat Nafarroako Ospitalean, bestea General Solchaga anbulatorioan eta azkena Virgen del Camino Ospitalean.


Erresonantzia magnetikoa esaten zaion medikuntzako miaketa-teknikari esker, gorputzaren irudiak zauririk egin gabe eta erradiaziorik igorri gabe egiten dira; izan ere, organismoa estimulatzea lortzen da, eremu elektromagnetiko baten bitartez. Gaixoa esku-ohe batean etzan eta tutu baten barruan sartzen da; tutu horrek eremu magnetikoak sortzen ditu eta eremu horiek gorputza estimulatzen dutenean ordenagailuan irudiak agertzen dira.


Miaketa-teknika hori laurogeita hamargarren hamarkadaren hasieran hasi ziren erabiltzen eta ordudanik asko hedatu da. Nafarroan, 2000. urtean, 7.477 erresonantzia egin zituzten, eta 2005ean, berriz, 16.201. Osasun publikoko sisteman, erresonantziak egiteko lehen ekipamendua Nafarroako Ospitalean jarri zen, 1992an, eta 2004an berritu egin zuten; bigarrena, berriz, General Solchaga anbulatorioan jarri zen, 2001eko maiatzean; eta Virgen del Camino Ospitalean, azkena 2002ko maiatzean. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa