(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur inauguratuko da Nafarroako Jauregiko Gabonetako argiteri berria ostirala, 2006.eko abenduak 1

Gaur, arratsaldeko 18.15ean, inauguratuko da Nafarroako Jauregiko Gabonetako argiteria berria; urtarrilaren 7a arte piztuta egongo da, iluntzetik 22.30era arte.


Carlos III. Noblearen etorbideko fatxada. ( irudia handitu )

Argiteria berria ohikoa osatzeko diseinatu dute, Carlos III eta San Ignazio etorbideko fatxadak, Gazteluko plaza, Nafarroako Artxibo Nagusi zaharra eta hango lorategia dekoratze aldera.


Carlos III. eta San Ignazio etorbideetako fatxadak berdin daude dekoratuta. Lehen solairua hartzen duen balaustrada argi zuriko girlanda batekin dago argiztatua, baita bi fatxadetako hegalak eta perimetroa ere; hegaletan izotz-kandelak diruditen argiak daude zintzilika. Bi fatxadetako erdialdeko zutabeak ere argiztatuta daude, goitik beherako argi-ilarekin. Bigarren solairuko balkoietan Nafarroako 36 ezkutu jarri dituzte, argi zuriekin eta erdian metakrilato berdea dutela, esmeralda bailitzan.


Nafarroako Artxibo Nagusia ere modu berean dekoratu dute, baina ezkuturik jarri gabe. Lorategiko iturriaren alde banatan dauden zuhaixketan urdin koloreko bonbilla txikiak (LED modukoak) jarri dituzte.


Nafarroako Artxibo Nagusi zaharraren fatxada eta lorategia. ( irudia handitu )

Guztira 70.000 bonbilla txiki daude, watt erdi baino gutxiagokoak; horietatik 2.800 lorategiko zuhaixketan dauden urdin koloreko LEDak dira. Instalatu den potentzia, guztira, 26,7 kilowattekoa da eta orduko 2,7 euro kontsumitzen du. Instalazioan, halaber, argindarra banatzeko 479 metro hari eta babeserako eta maniobrarako zazpi koadro osagarri daude. Hegaletan, instalazioa 15 eta 20 metroko goieran dago.


Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bitartez, era horretako argiterian espezializatuta dauden hiru enpresa nafar gonbidatu zituen eskaintzak aurkeztera eta, hiru proposamenak antzekoak zirenez, merkeena aukeratu zuen. Proiektua Juan Carlos Macíasek egin du, baita obra zuzendu ere; argiteria instalatzea eta gero kentzea INGEMAN SA enpresari agindu zaio. Muntaketa kontrolatzea eta ikuskatzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuari dagokio; argiteria muntatu hilabete eta erdian egin dute. Esleipenean sartzen da, baita ere, argiteria paketatzea eta hurrengo urteetan erabiltzeko gordetzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa