(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nekazaritza Departamentuak gaur 20 milioi euroko ordainketak egin ditu Nekazaritza Plan Estrategikoaren laguntzen zati gisa asteartea, 2006.eko abenduak 5

Echarte kontseilariak ordainketaren berri eman eta bere Departamentuaren 2007ko Aurrekontuak azaldu ditu. Aurrekontua %10 igoko da


Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak ia 20 milioi euroko ordainketak egin dizkie Nekazaritza Plan Estrategikoaren (NPE) laguntzen hartzaileei. Hartzaile bakoitzari dagokion diru-kopurua banku-bulegoetan izango dute eskura. Horrela adierazi du Javier Echarte kontseilariak gaur goizean eskaini duen prentsaurrekoan. Bertan, bere Departamentuaren 2007ko Aurrekontu Orokorren ildo nagusiak ere aztertu ditu; horien artean, azpimarragarria da, aurreko ekitaldikoen aldean %10 igoko direla.


Echarte kontseilariaren arabera, Departamentuak gaur gauzatu dituen ordainketak garrantzitsuak dira, beren kopuruagatik baino, ordainketa zuzenen gutxi gorabehera %18 bada ere, NPEaren erreformarekin ezarri den eskema berriaren lehen ordainketak direlako baizik. Ekintza hori, kontseilariaren aburuz, NPEaren laguntza-sistema berriaren ezarpenaren ondorioz eman den prozesu administratibo luzearen gailurra litzateke, 2006. urtean gauzatu dena. Hori guztia martxan jarri ahal izateko, Nekazaritza Departamentuak 2005 eta 2006an sistema berriari sostengua eman dien heziketa, dibulgazio eta administrazioari dagozkion instrumentuak ezartzen aritu da. Sistema berriaren oinarria titular bakoitzari (nekazari edo abeltzain) Ordainketa Bakarraren Eskubideak eman eta berak dagozkion laguntzak eskatzean datza.


Echarte kontseilariak esan duenez, Nafarroan ordainketa bakarraren eskubideen bizkortzearekin ia %99ra iristea lortu da. Hori dela eta, nekazal-erakunde, kooperatiba eta sektorean lanean aritzen diren guztiei, NPEaren laguntzak gauzatzeko ildo nagusiak egokitzerako garaian erakutsi duten ahalegina eskertu die.


Zehazki, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak NPE laguntzen hartzaileen eskura jarri dituen ia 20 milioietatik, 12.363.802 euro belar-laborantzarako dira eta 10.775 nekazarik jasoko dituzte. Aipaturiko kopurutik, 10.973.826 euro 10.725 nekazarirentzat dira, 203.746 hektarearekin, belar-laborantzaren kontzeptu hertsiagatik. Guztiari ondoren zerrendatuko diren kopuru, hartzaile eta azalerak gehitu behar zaizkio: 492.905 euro gari gogorragatik osagarri gisa 424 nekazariri, 7.282 hektarearekin; 605.109 euro arrozaren laborantzagatik 93 nekazariri, 1.280 hektarearekin; eta 291.961 euro gari gogorraren kalitateagatik sari gisa 424 nekazariri, 7.299 hektarearekin.


Bestalde, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak 7.415 euro ordaindu dizkie ardiengatik 2.082 abeltzaini. Kopuru horren barnean oinarrizko sariak eta ardi pisutsu, arin eta ahuntzentzat mesedegarri ez diren inguruneei dagozkien ordainketak daude.


Gaur eman den prentsaurrekoan, Echarte kontseilariak gaur nekazari eta abeltzainei aurreratutako kopurua NPEaren laguntzei dagokienaren zati bat dela esan du. Gainerako diruaren ordainketa, hau da, "laguntzaren zati banandua", 69 milioi eurotakoa dena, Departamentuak abenduan bertan egingo duela adierazi du.


Prentsaurrekoan, bestalde, Echarte kontseilaria bere Departamenturako 2007ko Aurrekontu Orokorretan aurreikusten diren kopuruei buruz aritu da. Zentzu horretan, 2006ko igoerarekin alderatuz datorren urteko igoera %10 inguru izango dela zehaztu du, azken lau urteetako handiena, 125.888.618 eurotatik 138.370.607 eurotara pasako baita, Parlamentuaren Batzordean onetsiko diren zuzenketak kontuan hartu ondoren. Gertatu diren igoeren artean, 2007an indarrean egongo diren irteerak azpimarragarriak dira (bakoitzak izan duen igoera parentesi artean): nekazal industrializazio eta komertzializaziorako inbertsioei diru-laguntza, 28.200.000 euro (%26); nekazal-ustiapenen eraginkortasunerako hobekuntza, 14.800.000 euro (%17); seguru-hobarien konpentsazioa, 6.000.000 euro (%85); mendi kalte-ordainketa orekatzailea, 3.200.000 (%14); nekazal-inguruneentzako neurriak, 3.250.000 (%31); eta kooperatiben berregituratzea, 1.940.000 (%337). Alde horretatik, Echarte kontseilariak bere Departamentuaren hurrengo aurrekontuek inbertsioak egiteko ahalmena izango dutela azpimarratu du, %55 xede horretara zuzenduko baita. Ildo horretan, legealdiaren balantze gisa, azken lau urteetan, aurrekontuak %33 igo direla adierazi du, KPIa %14 igo bada ere. Echarte kontseilariarekin batera Nekazaritza eta Abeltzantzako zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza, eta Unión de Agricultores y Ganaderos-eko presidente eta presidenteordea, Angel Eraul eta Joaquín Iriarte egon dira. Hain zuzen ere, Angel Eraulek oso positibotzat jo du datorren urteko aurrekontuetan nabari den igoera. Bere iritziz, aurrekontuetan bere sindikatuaren eskaera nagusienak irudikatzen dira eta hitzarmen osasuntsuaren ondorio onuragarriak erakusten ditu. Unión de Agricultores y Ganaderos sindikatuaren presidenteak datozen urteotan nekazal-sektoreari dagozkion aurrekontuen ildo nagusiak indartzen joatea desiatu du.

Dokumentazioa:
0512ag90b[2]_eus4.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa