(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako familia bakoitzak Gabonetan batezbesteko 904 euro gastatuko ditu osteguna, 2006.eko abenduak 7

Nafarroako Gobernuko Kontsumo Zerbitzuak, gabonetako ospakizunak direla eta, hainbat aholku praktiko eman ditu


Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lana Departamentuak, bere Kontsumo Zerbitzuaren bidez, datozen gabonetako ospakizunak direla eta, hainbat aholku praktiko eskaintzen ditu. Aholku hauek kontsumo arduratsuaz hitz egiteaz gain, garai honetan egin ohi diren erosketei buruzkoak dira. Gobernuak, kontsumitzaileen eskura kontsumitzailearentzako oinarrizko Informazio Puntua ere badu; bertan, 848 42 77 33 telefonoaren eta infoconsumo@cfnavarra.es helbide elektronikoaren bidez, kontsultak era pertsonalizatuan jasotzen dira.


Datozen jaietan, Nafarroako familia bakoitzaren batezbesteko gastua aurten, 904 euro ingurukoa izango da; horietatik, 407 euro etxean egiten diren bazkari eta afarietarako bideratzen da (%45); 136 euro loterian gastatzen da (%15); 108 euro jostailuak erosten (%12); 100 euro kotilioi eta festetan (%11); 90 euro helduen oparitan (%10); eta 63 euro bidaietan gastatzen da (%7).


Gabonetako gastua kontrolatzea xedetzat hartuta, Nafarroako Gobernuko Kontsumo Zerbitzuak erosketak aurreratzea gomendatzen du; erosketak era arrazionalean egitea, aurretik osatutako zerrendaren arabera; hainbat saltokitako prezioak konparatzea; eta gastua zaintzea. Halaber, kontsumoa gure beharrizan errealen araberakoa izatea gomendatzen da; ondasun osasungarri eta iraunkorrak eskuratzea; kontsumo solidarioa bultzatzea; kontsumoa neurtzea; eta kontsumo arduratsua sustatzea.


Elikadurari dagokionez, Kontsumo Zerbitzuak irudimenezko menuak aukeratzea gomendatzen du, eta ez garai honetan eskaera handia duten osagaietan oinarritutakoak; kontsumitu behar diren kantitate eta jangaiak soilik prestatu; ondorengo egunetan berrerabil daitezkeen platerak egin; eta mahaian eseri behar diren pertsonen adina eta nahia kontuan izan.


Opariak erosi aurretik, gomendagarria da oparia egin nahi zaien pertsonen eta euren gustuen inguruko zerrenda bat osatzea; prezioak saltoki desberdinetan konparatu; produktuak alda daitezkeen eta, hala balitz, zein baldintzatan, galdetu; produktuek argibide garbiak dituzten egiaztatu eta bermearen papera etxera eraman; eta saltzaile ibiltariak saihestu.


Garai honetan, gastu handienetakoa energiarena da. Gauzak horrela, energia aurreztea garraio publikoa erabiliz lor daiteke; gaikako zabor-bilketarako dauden edukiontziak erabiliz; ez aukeratu beharrezko ez diren ontzi edo paketeak; eta garai honetarako eskuratu diren zuhaitzak Mankomunitateak jasotzeko jarri dituen puntuetan utzi.


Bizilekuetan gomendagarria da beharrezko ez diren argiak itzaltzea; tentsio gutxiko eta iraupen luzeko bonbilla halogenoak erabiltzea, gehiago argitzen baitute eta energia %80 arte aurrezten baitute; ez sartu oraindik bero dauden elikagaiak frigorifikoan; 30º eta 40º bitarteko garbiketa zikloak erabili ; labea kantitate gutxiko elikagaiak prestatzeko ez erabili, ezta berriz berotu edo izotza kentzeko ere; eta iturriak irekita ez utzi, ezta gehienezko potentziara ireki ere. Erosketei dagokionez, egun hauetan etxetresna elektrikoak erosten badituzu, energiari dagokion etiketa begiratzea gomendatzen da, eraginkortasun energetikoaren gradua, zarata maila eta kontsumo ezberdinak bertan egiaztatu baitaitezke.


Apainketa eta jostailuak
Gabonetako apainketari buruz, Kontsumo Zerbitzuak apaingarriak familia osoaren artean egitea aholkatzen du; urte batetik bestera gaiak birziklatzea; eta erosi behar den zuhaitza erabili behar den lekuaren araberakoa eta arriskuan dagoen espeziekoa ez izatea (zalantzazko jatorria duen pinu edo izeirik ez erosi). Argidun girlandak jarri behar badituzu, EE marka dutela eta Europar Batasunak eskatzen dituen segurtasun neurriak betetzen dituztela egiaztatu behar da. Gainera, ontziak segurtasun ohartarazpenak, gutxienez, gaztelaniaz izan beharko ditu, gaiaren ezaugarri eta arduradunaren nortasunarekin batera. Halaber, lanpara mota eta tentsio izendatu osoa azaldu behar du; jatorriaren marka eta ikurra. Bestalde, jostailuek EE etiketa izan behar dute, jostailuen kalitate eta segurtasuna ziurtatzen baitu eta europar merkatuan derrigorrezkoa den etiketa baita. Halaber, arduradunaren, fabrikatzailearen edo inportatzailearen (izen soziala) nortasuna eta helbidea adierazi behar ditu. Erabileraren argibide eta ohartarazpenak, gutxienez, gaztelaniaz egon behar dira. Segurtasunari dagokionez, jostailuak segurtasun elektrikoari, erresistentzia mekanikoari eta eraikuntzari buruzko informazioa eman beharko du; hala nola, ezaugarri fisikoak, suharberatasuna eta osagai zehatzen migrazioa. Jostailuak erosterakoan prezioak hainbat saltokitan konparatzea aholkatzen da; komenigarria da umeak aukeratu duen jostailua publizitatearen bidez aurrez ikustea desengainua izan ez dezan; faktura edo erosketa egiaztagiriak gordetzea erreklamazioa egin ahal izateko; jostailu konplexurik ez erosi; neskentzako edo mutilentzako jostailuak ez desberdindu, hainbat jostailuk entretenitzea edo aspertzea soilik lortzen baitute; umearen adinerako egokiak ez diren gaiak ez erosi; jostailu hauskorrak edo begiratzeko bakarrik direnak ez erosi; jostailuak pilak badituen egiaztatu eta aztertu beharrezko duen kopurua; gogoan izan jostailuak helduek erosten dituztela baina umeek erabili; eta gogoratu hainbat produktuk erredurak, intoxikazioak, asfixia, zauriak edo ebakiak sor ditzaketela.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa