(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Zerga Ogasunak internet bidezko zerbitzuak moldatu ditu NAN digital berria dutenentzako osteguna, 2006.eko abenduak 14

Zergadunei beren zerga-betebeharrak egiterako garaian erraztasunak emateko politika jarraituz, Nafarroako Zerga Ogasunak aurrera pausu bat eman du bere zerbitzu telematikoetan. Horrela, Nortasun Agiri Nazional (NAN) elektroniko berria duten pertsonek internet bidez Ogasunak ematen dituen zerbitzuen aukera ugarietara izango dute sarbidea


Zerbitzu horien artean, besteak beste, aitorpenak era telematikoan egitea, zergak on-line ordaintzea, zerga-informazioa kontsultatzea, agiriak lortzea edo idazki eta dokumentuak erregistro telematikoaren bidez aurkeztea daude.


Adibidez, herritarrek gehien erabiltzen duten on-line zerbitzuetako bat, Errentaren Kanpaina, datorren edizioan etxetik osoa egin ahal izango dute NAN digitala duten pertsonek.


Gaur arte, internet bidez erabiltzailearen identifikazio pertsonala eskatzen duten eta lehen aipatu ditugun zerbitzu guztietara, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak emandako sinadura digitala zutenek bakarrik zuten sarbidea. Hemendik aurrera, beren betebeharrak internet bidez egin nahi dituzten herritarrek hala egin ahal izango dute NAN digitala izanez gero, edo zertifikatua ematen duten beste erakundeen bidez sinadura elektronikoa izanez gero; aipaturiko erakundeen artean, besteak beste, Merkataritza Ganberak, Abokatuen Elkargoak eta Zertifikaziorako Notario Agintea daude.


Sinadura elektroniko gehiago onartzea Nafarroako Gobernuak hartu dituen neurri multzoen barnean kokatzen da. Neurri horien xedea informazio eta komunikazio teknologia berriak erabiltzen dituzten herritarrentzat sarbidea errazagoa izatea da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa