(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Eusko Ikaskuntzako Batzar Iraunkorra Nafarroako Jauregian ospatu dute gaur

ostirala, 2006.eko abenduak 15

Eusko Ikaskuntzaren urteko ohiko bilkuran Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, izan da buru


Nafarroako Jauregian gaur arratsaldean ospatu den Eusko Ikaskuntzaren bilkuraren irudia

Nafarroako Jauregian gaur arratsaldean ospatu den Eusko Ikaskuntzaren bilkuraren irudia ( irudia handitu )


Gaur arratsaldean, Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorraren urteko ohiko bilkura Nafarroako Jauregian egin dute, Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, buru zela.


Eusko Ikaskuntza izaera pribatuko Erakunde zientifiko kulturala da, 1918an sortua, euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa. Nafarroako Gobernuak, garai hartan Nafarroako Foru Komunitatea, instituzioaren bazkide sortzailea da, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiekin batera. Nafarroako Gobernuak erakunde horri urtero 60.000 euro ematen dizkio bere ikerketa eta dibulgazio-jarduerak garatu ditzan.

Gaur arratsaldean Iruñean ospatu den ohiko bilkuran Batzorde Iraunkorrak tratatu dituen gaien artean, azpimarragarriena honakoa izan da: Historiaurrea eta Arkeologiako, Hezkuntzako eta Fisika-Kimika, Matematika eta Teknologia Zientzietako atalen lehendakariak hautatzeko aurkeztu diren hautagai-zerrenden onarpena. Eusko Ikaskuntzako kideek hautaketa-prozesua zuzenduko duen Hauteskunde Batzordea ere aukeratu dute.


Aurkeztu diren hautagaien artean, Foru Komunitatearekin zuzeneko erlazioa duen pertsona bakarra dago, Zientzien Atalerako onartu den hautagaia: Pello Uranga Zuaznabar gipuzkoarra, Materialen doktore ingeniaria, Nafarroako Unibertsitateko irakasle elkartua (Donostiako Ingeniaritza Goi Eskola), eta unibertsitate pribatuko Metalen Ingeniaritza Departamentuko idazkaria dena. Beste bi ataletarako, izendatu diren hautagaiak Joseba Ríos Garaizar bizkaitarra, Historia-Arkeologia Atalera aurkeztu dena, eta Inés María García Azkoaga gipuzkoarra, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Euskal Filologian doktorea.


Halaber, Eusko Ikaskuntzak Bizkaiko lehendakariordetzak aurkeztu duen proposamena eztabaidatu eta onartu du; proposamenak Leopoldo Zugaza Elkarteko ohorezko kide izendatzea eskatzen zuen.


Zugaza Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko kide izan zen 1979 eta 2001 urte artean eta, hainbat ardura ospetsuren artean, bizkaitarra Durangaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartearen (Bizkaia) sortzailea, Euskarazaleak sortzailea (Euskara sustatzeko Elkartea), BBKren Kultura Departamentuko zuzendaria, Labayru Institutuaren lehendakaria, Bilboko Arte Ederretako Museoko zuzendariordea, Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendaria eta Zarautzeko (Gipuzkoa) Photomuseumeko lehendakaria izan da.


Azkenik, Batzorde Iraunkorrak 2007an elkarteak egingo dituen batzarren egutegiaren proposamenaren berri izan du, baita aurtengo balantze ekonomikoa eta kudeaketaren berri ere. Gainera, datorren ekitaldirako espero diren finantziazio-bide berriak aurkeztu dituzte: bazkide berriak eta instituzio publikoek erakundeari ematen dizkioten diru-laguntzen negoziazio positiboak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa