(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak kontsultategi medikoa eta plaza berri bat inauguratu ditu Murillo el Fruton ostirala, 2006.eko abenduak 15

Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, kontsultategi medikoa eta alboan duen plaza berria, "San Frantzisko Xabierkoa. V. Mendeurrena" izenekoa, inauguratu ditu Murillo el Fruto herrian.


Ekitaldian Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras, eta Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely, ere izan dira.


Kontsultategia Zarrakazteluko Oinarrizko Osasun Eremuan dago, 673 osasun-txarteletako kobertura du, eta mediku orokor bat eta erizain bat ditu.


Lokal berriek 87 metro koadro dituzte eta medikuntza orokorrerako eta erizaindegirako kontsulta bana, itxarongela eta komunak ditu. Gainera, alboko lokalean gizarte-langileak egiten du lan.


Nafarroako Osasun Zerbitzuak ekimenari 125.472 euro eman dizkio; horietatik, 109.562 euro obretarako izan dira eta, gainontzekoa, 15.910 euro ekipamendurako (10.244 oinarrizko altzarietarako, 5.115 euro ekipamendu mediko eta klinikorako eta 551 euro seinaleztapenerako).




Azpiegituren obrak



Kontsultategia eraiki berri den plaza batean dago; plazaren izena "San Frantzisko Xabierkoa. V. Mendeurrena" da 2006an ospatu zen sainduaren jaiotzaren oroimenenean.


Sanz Presidenteak inauguratu duen plaza berria gaur egun egiten ari diren eta zabalagoa den azpiegitura proiektu baten zatia da. Proiektuak hornikuntza eta saneamendu-sareak berritzea eta herriko kaleak zolatzea (laugarren fasea) ere aurreikusten du. Proiektuaren inbertsio-kopuru osoa 630.701,29 eurotakoa da; horietatik, 437.477,37 euro Toki Administrazioko Departamentuak eman ditu.


Zehazki, fase honen helburu nagusia, aipatu dugun plazaz gain, Santa Ageda, San Nikolas, La Chorrota, Kalbario kalea eta San Migel Zeharbidearekin eta Santa Ursularekin dituen elkarguneak, eta San Migel Sakana kalea izan dira.


Lanak, hein batean, gorotzen hornikuntza eta saneamendu-hodiak berritzea, badauden sareekin lotura guztiak egitea, hartuneen berritzea eta hodi-nagusien inguruko lan osagarri guztiak egitea izan dira.


Hornikuntza-sareak zati batean 100 mm-ko diametroa duen burdinurtu nodularreko hoditeria du, eta hainbat diametrotako polietilenoa gainontzekoetan. Gorotz-sareak 250 mm diametroko PVC hodi-biltzailea du eta 160 mm-tako PVC hartuneaz gain, aurrefabrikatutako erregistroko putzuak ditu. Etxeko hartuneak ere ordezkatu dira berariazko erregistro edo kutxatilak jarriz.


Zolaketari dagokionean, galtzadan 18 cm lodiera duen masa-hormigoiz konposatutako zola jartzea aurreikusi da 25 cm lodiera duen zagor artifizialeko kapa baten gainean. Espaloiak galtzadatik bereizteko pigmentu gorria edo 24 x 15 cm-tako hormigoizko zintarriak erabiliko dira. Espaloietarako 15 cm lodierako hormigoizko lauzak aukeratu dituzte.


Zolaketa euri-uren saneamenduarekin osatuko da.


Obrak "Arian. Azpiegituren eraikuntza eta kudeaketa SA" enpresari esleitu zaizkio eta zazpi hilabetetako epea dute.


Esan dugun bezala, inbertsioa 630.701,29 eurotakoa da; inbertsio horren 181.539,96 euro sareen berritzeari dagozkio eta 419.280,43 euro zolaketari. Toki Administrazioko Departamentuak egin duen ekarpena 437.477,37 eurotako izan da, 118.908,52 sareak berritzeko eta 318.568,85 euro zolaketarako.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa