(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak eta Calvo ministroak Kultura Arloko Batzarra inauguratu duten Iruñean astelehena, 2006.eko abenduak 18

Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, eta Kultura ministroak, Carmen Calvo Poyatok, gaur goizean Iruñean, Nafarroako Artxibo Orokorrean, Iruñeko Arloko Batzarra inauguratu dute; bertan, Komunitate Autonomoetako Gobernuetako kontseilariek ere parte hartu dute.


Kultura Arloko Batzarrean parte hartu dutenen irudia.

Kultura Arloko Batzarrean parte hartu dutenen irudia. ( irudia handitu )

Batzarra hasi aurretik, Sanz Presidenteak ministroaren eta Iruñeko kontseilarien presentzia eskertu du, eta Artxibo Orokorra dagoen eraikinaren ibilbidea gogorarazi du: Erregeordeen Jauregia izan zena, Kapitaintzaren egoitza eta Rafael Moneok diseinaturiko proiektuarekin eraikina berreraiki izana; eraikinean, historian zehar Nafarroako instituzioen funtzionamendua islatzen duen balio handiko dokumentazioa gordetzen da. Sanzen hitzetan, "Nafarroa Komunitate irekia, muga-lurraldea eta bidegurutzea izanik, eta bere iragana beti ardura eta zehaztasun osoz errespetatu duena, bere ondare historiko zabala dokumentu aberastasunarekin bat dator".


Bestalde, Presidenteak adierazi du Espainian aitzindarietakoa den elkartearen, Vianako Printzea Instituzioaren, lekukoa jasoz, Nafarroako Gobernuak ondare kulturalaren inguruko lan garrantzitsua egiten ari dela, Nafarroako herritarrentzako eta Espainiako osorako onuragarria dena. Kezka horren erakusgarri, besteak beste, duela gutxi egin den Tuterako katedralaren berriztapena aipatu du, baita Xabierren Urtearen ospakizuna dela eta areagotu diren lanak ere. Hain zuzen ere, San Frantzisko Xabierkoaren jaiotzaren 500. urteurrena ospatzean, bi erakusketa handi antolatu dituzte –"Erresumaren Adina" eta "Nafarroa: guztion artean etorkizuna eraikiz", azkena datorren urtarrilaren 7 arte irekia.


Nafarroako Gobernuko Presidenteak oroitzapen horrekin etorkizun berria ireki dela adierazi du; gainera, pertsona ospetsu horren dimentsioa handitu egin zen, pasa den ekainaren 30ean, Ondare Kontseiluko kideek aho batez onartu baitzuten UNESCOri Gizadiaren Ondare gisa onartzeko San Frantzisko Xabierkoaren Ibilbide Unibertsalaren espedientea igortzea. Ildo horretatik, Presidenteak batzarrean zeudenen babesa eskatu eta desio horiek betetzearen nahia adierazi du.


Kultura kontseilariak, bere aldetik, San Frantzisko Xabierkoaren irudia goraipatu du, ez erlijioaren aldetik soilik, kulturen esploratzaile handi gisa baizik. Gainera, Ministerioak Pio Barojaren inguruko erakusketa antolatzea aurreikusi duela aurreratu du, pertsonaiaren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa