(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta sindikatuek funtzionarioentzat hitzartu zituzten lizentzia eta baimen-egun arloko hobekuntzak arautu dira astelehena, 2006.eko abenduak 18

Aitatasunarengatik hamar egun: hauxe da hobekuntza nagusia Foru Administrazioko langileentzat


Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du gaurko bilkuran, alde batetik, Nafarroako Gobernu eta haren organismo autonomoetako langileei aplikatzen zaizkien lizentzien eta baimen-egunen arloko indarreko xedapenak aldatzeko, eta bestetik, joan zen uztailean CCOO eta Afapna sindikatuekin sinatutako 2006-2007 aldiko lan baldintzen hitzarmenean agertutako hobekuntzak biltzeko.


Zehatz-mehatz, hainbat neurri dira Nafarroako Gobernuko langileentzat lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri izatea helburu dutenak. Araudian sartu diren hobekuntzak hauexek dira:


-Aitatasunarengatiko baimen-egun ordaindua (jaiotza, familia-harrera edo adopzioa): 10 egun (lehen bost ziren).


-Haurrak zaintzeko lanaldiaren murrizketa: baldintzarik gabe emanen da 12 urtetik beherako haurrak zaintzeko (lehen 6 urtetik beherakoentzat zen), eta zerbitzuaren beharren arabera 16 urte arteko seme-alabak zaintzeko.


-Baimen-egun ordaindua familiakoak ospitaleratzeagatik: jai egunen kasuan lehen lan egundik aurrera hasiko dira baimen-egunak kontatzen (kopurua desberdina izanen da gaixoaren larritasunaren arabera eta funtzionarioarekin duen familia-loturaren arabera). Orain arte, jai egunak baimen-egunen barrenean kontatzen ziren.


Aipatutakoez landara beste abantaila batzuk sartu izan dira langile publikoentzat orain arte foru araudian biltzen ez zirenak. Ondoko hauek dira:


-Lantokitik ateratzeko eskubidea ernalketa lagunduaren teknikak jasotzeko.


-Aitatasun eta amatasun baimenetan prestakuntza ikastaroetan parte hartzea, bai eta familia arazoengatiko eszedentzietan ere.


-Bi hilabeteko baimena hartzeko eskubidea, tarte horretan oinarrizko ordainsariak besterik kobratzeke, nazioarteko adopzioen kasuetan, gurasoek adoptatu nahi duten umearen jatorrizko herrialdera aurrez joan beharra baldin badute.


-lanetik ateratzeko eskubidea ezgaitasun psikiko, fisiko edo sentsorialeko seme-alabak dituzten langileentzat, seme-alabek tratamendua hartzen duten hezkuntza bereziko zentroan koordinazioko bileratan parte hartzeko edo haiei laguntzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa