(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Immigraziorako Arreta Bulegoa sortu dute astelehena, 2006.eko abenduak 18

Urtarrilean jarriko dute martxan Iruñeko San Juan auzoan


Nafarroako Gobernuak gaur onartu duen foru-dekretuak Immigraziorako Arreta Bulegoa sortzea xedatzen du. Bulegoa sortzea Gobernuak 2001eko ekainean onartu zuen Etorkinen Integrazio Sozialerako Planaren aurrerapauso gisa ulertu behar da.


Bulegoak bi helburu nagusi izango ditu: Nafarroara datozen etorkinek Nafarroako gizartearekiko konpromisok hartzea eta herritarren garapenerako lan egitea; eta Nafarroako gizarteak etorkinekiko sentsibilizazio eta ulertze maila altua mantentzea, biztanleria berriaren integrazio erreala lortuz.


Arreta pertsonalizatuaren bidez, Etorkinen Integrazio Sozialerako Planean aurreikusten eta bultzatzen diren integrazio-tresnak (lan-munduratzea, trebakuntza, etxebizitza, osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak) emango zaizkie etorkinei. Horretaz gainera, Bulegoak Foru Komunitateko immigrazio-fenomenoaren behatoki gisa eta Etorkinen Integrazio Sozialerako Planean aurreikusten diren neurrien koordinatzaile gisa ere funtzionatuko du.


Beraz, Bulegoa funtsezko tresna da Nafarroako Gobernuak inmigrazio arloan egiten dituen politika publikoak, planak eta programak bultzatu eta koordinatzeko.  


Bulegoa Nafarroako Gobernuak izendapen askean hautatuko duen koordinatzaile baten mende egongo da eta Etorkinen Integrazio Sozialerako Plana ezartzen dabiltzan departamentuekin lankidetza estuan lan egingo du.


Halaber, Etorkinen Arretarako Bulegoak kide anitzeko zuzendaritza-organoa izango du eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria izango du buru. Zuzendaritza-organoak Nafarroak immigrazioari buruz dituen eskumenen inguruko politikaren ildo nagusiak zehaztuko ditu. Batzordeak ondorengo zuzendari nagusien parte hartzea izango du: Barnea, Toki Administrazioa, Komunikazioa, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza, Eskola eta Lanbide Irakaskuntza, Unibertsitateak eta Hizkuntza Politika, Turismoa, Osasuna, Gizarte Ongizatea, Familia, Berdintasuna, Kirola eta Gazteria, Nekazaritza eta Abeltzaintza, Lana, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Justizia eta Zerga Ogasuna.


Bulegoak Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak onartuko duen zerbitzuen karta izango du; bertan, hitzeman dituen zerbitzu guztiak, betetzeko bermeak eta eskainitako kalitateak jasoko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa