(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako Goi Hezkuntza Esparrura egokitzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetza-hitzarmena onartu dute asteartea, 2006.eko abenduak 19

Nafarroako Gobernuak, bere azken batzarrean, Foru Komunitateak unibertsitateko erakundeak Europako Goi Hezkuntza Esparrura (EGHE) egokitzeko finantzaziorako Laguntza Deialdi Nazionalean parte hartzea onartu du, baita 2006-2007 ikasturterako Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin hitzarmena zehazten duen idatzia ere.



Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, Ikerketarako Estatuko Idazkaritzaren bidez, pasa den abuztuan 150.187 euroko diru-kopurua Nafarroako Foru Komunitateari ematea adostu zuen, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2006-2007 ikasturtean egingo dituen Europako Goi Hezkuntza Esparrura egokitzeko proiektuak bultzatzeko. Ministerioak berak irailean diru-laguntzen oinarri erregulatzaileak ezarri zituen, eta Nafarroaren kasuan, aplikazio-prozedura Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko hitzarmen-sinadura izango dela xedatzen du.


Lankidetza Hitzarmenaren xedea, Deialdi Nazionalean ezarritakoaren arabera, Foru Komunitatean izango diren garapen eta ebazpen-baldintzak ezartzea da. Deialdi Nazionalak 2006-2007 ikasturtean unibertsitateko erakundeak Europako Goi Hezkuntza Esparrura egokitzeko finantzaziorako diru-laguntzen oinarri erregulatzaileak xedatzen ditu.


Deialdi Nazionalak xedatzen dituen oinarri erregulatzaileen arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntza oinarrituko duten jarduerak burutu beharko ditu eta jarduera horiek burutu dituela Hezkuntza Ministerioaren aurrean frogatu beharko ditu.


Proiektuen proposamena eta betetzea, azken mailan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Europako Bateratasunerako eta Erakunde Harremanetarako erretoreordearen ardura izango da. Proiektu horien helburua Espainiako unibertsitate-sistema Europako Goi Hezkuntza Esparrura egokitzeko exijitzen dituzten erreformetara Nafarroako Unibertsitate Publikoa moldatzen laguntzea da. Beraz, proiektu horiek Boloniako prozesuaren elementu nagusiak ezartzen lagunduko duten estrategia eta jarduerak proposatu beharko dituzte. Honela, Boloniako prozesuaren ildo nagusietan aurreikusten den esparrua eraiki ahal izango da.


Honela, Nafarroako Unibertsitate Publikoa ondorengo proiektu hauek garatzera derrigortua dago: irakaskuntza-metodologia berriak aplikatzeko azterketak (12.000 euro); EGHEra egokitzeko plan pilotua eta gradu eta gradu-ondoko berrien diseinuaren prestaketa (50.000 euro); bikaintasun eta irakaskuntza-berrikuntzei pizgarriak (3.000 euro); Boloniako prozesuaren dimentsio soziala garatu (1.500 euro); 2006-2007 prestakuntza eta plan pilotuen jarraipena (19.187 euro); EGHEra egokitzeko beharrezko izango liratekeen espazio eta azpiegitura berriak aztertu eta burutu (20.000 euro); EGHErako mugikortasun akademikoa (20.000 euro); Unibertsitatearen nazioarteko proiekzioa (20.000 euro); irakasleak gehitzea (3.000 euro), eta kudeaketarako pizgarriak (1.500 euro). Nafarroako Unibertsitate Publikoa laguntza oinarritzen duten jarduerak egitera derrigortua dago, laguntzaren xedean inolako aldaketarik onartuko ez delarik.


Hitzarmenean xedatzen denari kalterik egin gabe, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Hezkuntza Ministerioak akordio zehatzak sinatu beharko dituzte. Akordioetan, proiektu bakoitzari dagokion diru-laguntzaren alde zehatzak eta proiektuarekiko Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere gain hartzen dituen betebeharrak zehaztuko dira.


Diruz lagundutako proiektuak 2006/2007 ikasturtean zehar garatu beharko dituzte eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak burutze-memoria egin beharko du. Memoria Hezkuntza Departamentuan aurkeztu beharko du 2007ko azaroaren 15a baino lehen.


2007ko abenduaren 15a baino lehen, Foru Komunitateko Administrazioak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari Nafarroako Unibertsitate Publikoaren burutze-memoria bidaliko dio, burututako jardueren ebaluazioarekin batera.


Nafarroako Unibertsitate Publikoak diruz lagundutako proiektuen inguruan egingo dituen jardueren memoriaren balorazioa Nafarroako Gobernuko Unibertsitateak eta Hizkuntza Politikaren Zuzendaritza nagusiak egingo du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa