(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Argitalpen batek Done Jakue Bidearen Autobiaren arkeologia eta mineralogia aurkikuntzak zehazten ditu asteartea, 2006.eko abenduak 19

Nafarroako Gobernuak eta "Autovía del Camino SA" elkarteak argitaratu duten lanak "Bajo el Camino" du izena. Bertan, Iruña-Logroño Autobia eraikitzen ari zirela, egin ziren arkeologia eta mineralogia aurkikuntzak zehazten dituzte.


Lana gaur goizean aurkeztu dute Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Álvaro Miranda Simavillak, eta aipatu dugun Autobia eraikitzeko esleipena duen enpresako kontseilari delegatuak, Ignacio Martínez Alfarok.


Argitalpena Jesús Sesma Sesmak, Kultura eta Turismo Departamentuko Ondasun Higigarriak eta Arkeologia Saileko buruak, koordinatu du. Lanaren egile nagusiak geologia atalean Oscar Sarriés eta arkeologia atalean Mikel Ramos izan dira eta hitzaurrea aipatu ditugun kontseilariek egin dute.


Guztira, 1.300 ale argitaratu dituzte eta ez dira publikoarentzako salmentan jarriko, udaletxeetara, unibertsitateetara, museoetara eta hainbat instituzioetara banatuko baitira.


Mineralogian aberastasuna


Geologiari dagokionez, Bidearen Autobiaren mineralogia aniztasunaren katalogazioa aurki dezakegu. Sailkapena bederatzi kokalekuren arabera egin da: Perdon mendia-Legarda, Mañeru, Cirauqui, Lorka, Allotz, Lizarra, Ayegui, Igúzquiza, Los Arcos.


Eremuak geologia bariazio garrantzitsua du eta berau formazio desberdinei dagozkien mineralen aberastasun eta aniztasunean islatzen da, Iruñeko Arroko gatzetatik hasita Los Arcoseko igeltsuetaraino, Allotzeko anbarra eta Lizarrako magnetitak pasatuz.


Liburuan agertzen den ikerketa Oscar Sarriések pasa den mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadan hasitako lana da, Done Jakue Bide osoan zehar egindako Autobia berriak eta bere azpiegiturek ikerketa osatzea ahalbideratu dutena.


Gainera, Nafarroan mota horretako ikerketa sistematikoa argitaratzen den lehen aldia da.


Aztarnategi arkeologikoak


Atal arkeologikoari dagokionez, Bidearen Autobiaren eraikuntza-obretan Navark SL enpresak aurkitutako aztarnategi arkeologikoak hogeita bost dira. Horietatik, zazpi aurrez ezagutzen zituzten eta 18 berriak dira.


1. zatian ondorengo aztarnategiak daude: Guenduláin, Astráin, Galózaz, Legarda (bi) eta Muruzábal (hiru).


2. zatian azpimarragarrienak Gareseko 2 aztarnategiak dira, eta 3. zatian Cirauquiko (bi) eta Yerri-Lorkako aztarnategiak katalogatu dira. 4. zatian, Lizarra, Villamayor de Monjardín (bi), Luquin eta Los Arcoseko aztarnategiak agertzen dira. Azkenik, 5. zatian Los Arcoseko bi aztarnategiak aztertu dituzte.


Aztarnategien kronologia Kristo aurreko II. milurtekotik, Brontze Aroan, Erdi Arora doa, erromatar garaia pasatuz, eta aurkikuntzen gehiengoa biztanleriaren kokalekuak badira ere, nekropoli eta monasterio baten hondarrak, eta nekazal-ustiategiak aurkitu dituzte.


Argitalpenak, publikoari erraz iritsiko zaion hizkeran, aurkitze-lanen kontaketa eta aztarnategien azterketa azaltzen ditu, baita aurkikuntza nabarmenenak ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa