(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak Foru Komunitateko Kirol Merituaren Dominak banatu ditu asteazkena, 2006.eko abenduak 20

Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, gaur Foru Komunitateko Kirol Merituen Urrezko eta Zilarrezko Dominak banatu ditu Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan ospatu den ekitaldiaren barnean. Ekitaldian, Gizarte Ongizatea, Kirola eta Gazteria kontseilariak, María Isabel García Malok, ere parte hartu du.


Sanz Presidentea saritutako pertsonekin

Sanz Presidentea saritutako pertsonekin. ( irudia handitu )

San Presidentearen esanetan, pertsona sarituek "kirolaren benetako espiritua irudikatzen dute: bokazioa, zaletasuna eta altruismoa, eta beren bizitzen zati handi bat, hogeita bost urte baino gehiago, gizartearen zerbitzura eman dute gure lurreko eguneroko bizitzan sustrai sakonenetariko jardueraren bidez: Kirola. Emandako zerbitzuaren oinarria, gehienetan, isilekoa, eskuzabala eta anonimoa izan bada ere, beti ere, besteengana zuzendutakoa izan da, gertuko pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko asmoarekin.


"Zaletasunak –jarraitu du Miguel Sanzek- desberdinak eta era askotakoak izan dira: Futbola, Pilota, Beisbola, Eskubaloia, Atletismoa, Karatea, Txirrindularitza, Aretoko Futbola, etab. Baina guztiek helburu berbera dute: gure herrietako gazteen kirol-gaitasunak ahalik eta era egokienean garatzea, eta kirola garapen pertsonalerako tresna izatea. Kasu askotan, egindako lanak klub baten, herri baten edo erakunde baten garapenean nabarmenki lagundu du, eta kasu guztietan Nafarroako kirolaren garapenean eragin positiboa izan du".


San Presidenteak esan duenez, "pertsona horiek Nafarroako kirolari emandakoa era altruistan, borondatez eta ordainketa ekonomikorik eskatu gabe izan da. Horrexegatik, gure errekonozimendua merezi dute, kasu honetan domina itxurarekin, baina Nafarroako gizartearen esker on sentimendua adierazi nahi duena zuen eskuzabaltasunagatik, askotan familiari, deskantsuari edo lagunei eman beharreko denborari eragiten diona. Errekonozimendua zuen ibilbide biziari bada ere, zuen etorkizunari ere eskaintzen zaio. Sariarekin, zuen lankidetza eta babesa jasotzen jarraitzeko, animo eta babes gehiago ematea nahiko genuke. Nafarroak orain inoiz baino gehiago behar zaituzte eta ezin dugu, inolaz ere, zuen esperientziari uko egiteko luxua gure gain hartu.


Mikel Mindegia Labaien aizkolariak, Urrezko Domina


Dominak Nafarroako Gobernuek pasa den uztailaren 3an eman zituen. Zehazki, Urrezko Domina Mikel Mindegia Labaien aizkolariari eman diote, kirol horri 35 urte baino gehiago eskaintzeagatik. Mikel Mindegia Ezkurran jaio zen 1949ko apirilaren 26an. Zazpi aldiz izan da Nafarroako txapelduna, zehazki 1991, 1992, 1993, 1994, 1999, 2000 eta 2005 urteetan, eta nazioarte mailan Australia, Zeelanda Berria eta Estatu Batuetako aizkolariekin lehiatu da. Marka pertsonalei dagokienean, 28 urterekin 54 hazbeteko hogei enbor moztu zituen 30 minutu eta 57 segundotan, eta 1993an 60 hazbeteko hogei enbor moztu zituen 46 minutu eta 18 segundotan. Bere azken marka pertsonala Tolosan lortu zuen 1999an, berrogeita hamar urterekin, berrogeita hamar enbor moztu baitzituen 57 minutu eta 16 segundotan.


25 Zilarrezko Domina


Sanz Presidenteak 25 Zilarrezko Domina ere banatu die ondorengo pertsonei:


El Presidente San ha entregado también las 25 Medallas de Plata a las siguientes personas:


-Jesús Gastón Palacios jaunari, eskubaloian 25 urtetik gora Anaitasuna Kirol Klubean San Antonio Kirol Klubean eta Nafarroako Eskubaloi Federazioan egindako lanagatik.


-José Ignacio Arraiza Sagüés jaunari, Trofeo Boscos sariketan futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Fidel Garrués Archel jaunari, Club Atlético Irabia elkartean, Barañaingo Udalaren Kirol Eskoletan eta Nafarroako Beisbol eta Softbol Federazioan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-José María Echarri Carasusan jaunari, atletismoaren arloan Nafarroako Atletismo Federazioan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Lourdes Arteta Arriola andreari, atletismoaren arloan Nafarroako Atletismo Federazioan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Juan José Vizcay Zalba jaunari, atletismoaren arloan Club Pamplona Atléticon eta Hiru-Herri Atlético Taldean 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Javier Ainzua Aguirre jaunari, futbolaren arloan Club Deportivo Tafallés eta Peña Sport Fútbol Club elkarteetan eta Nafarroako Futbol Federazioan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Maríano Abardía Berdún jaunari, Club Unión Deportivo Mutilvera elkartean futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Miguel Elía Larrainzar jaunari, Club Deportivo Toki Alaiz eta Club Deportivo Huarte elkarteetan futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Fermín Díez Casares jaunari, Junta de Deportes San Jorge elkartean futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Marino Oscoz Oroz jaunari, Beti-Onak Kirol Klubean futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Jesús Rodríguez Rosano jaunari, Osasuna Fundazioan, Erriberako Futbol Eskolan, Agrupación Deportiva Cabanillas elkartean eta Nafarroako Futbol Federazioan futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Tomás Martínez Viedma jaunari, txirrindularitzaren arloan Club Ciclista Burunda elkartean 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Juan Manuel Irisarri López jaunari, txirrindularitzaren arloan Club Ciclista Estella elkartean 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-María Teresa Aguirre Trujillo andreari, Oberena Kirol Klubean pilotaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Jesús Urdániz de María jaunari, Oberena Kirol Klubean pilotaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Fermín Dufur Braco jaunari, Club Deportivo Errico Txoko, Club Atlético Osasuna elkarteetan eta Nafarroako Pilota Federazioan futbolaren eta pilotaren arloetan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Fermín Escudero Armendáriz jaunari, Club Deportivo Irurtzun elkartean eta Nafarroako Pilota Federazioan pilotaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Gregorio Bonafau Escribano jaunari, Nafarroako Karate Federazioan karatearen arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Alfredo Lezcano Sánchez jaunari, Club Cicista Tudelano eta Club Ciclista Muskaria elkarteetan txirrindularitzaren arloan egindako lanagatik.


-Juan Fernando Echeverría Esparza jaunari, Unión Ciclista Navarra elkartean eta Nafarroako Txirrindularitza Federazioan txirrindularitzaren arloan egindako lanagatik.


-Jesús Undiano Mendiondo jaunari, futbolaren eta areto futbolaren arloetan "Orvina" Kirol Elkartean 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Alfredo Monteano Sorbet jaunari, Nafarroako Eskubaloi Federazioan, Club Ciclista Villavés, Peña Ciclista Alas eta Club Deportivo San Antonio elkarteetan txirrindularitzaren eta eskubaloiaren arloetan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-José Salas Martín jaunari, zenbait kirol klubetan futbolaren arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


-Diego Sánchez Antuna jaunari, Nafarroako Karate Federazioan karatearen arloan 25 urtetik gora egindako lanagatik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa