(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Carrascón" liburua aurkeztu dute lanaren egilearen benetako izenarekin; egilea Tomás Carrascón erreformista nafarra da asteazkena, 2006.eko abenduak 20

Argitalpenak pentsalariaren datu biografikoak dauzka; bere nortasuna gainontzeko argitalpen guztietan Fernando Tejeda izenarekin ordeztu izan da


Argitalpenaren azala.

Argitalpenaren azala. ( irudia handitu )

"Fundación Navarra Cultural" elkarteak argitaratuta "Carrascón" liburua agertu da. Bertan, lehen aldiz, lanaren benetako egilearen (Holanada, 1633) datu biografikoak agertzen dira. Orain arte lana Fernando Tejeda espainiar erreformistarena zela pentsatu izan da, baina egiazki, Tomás Carrascón de las Cortes y Medranorena da, 1595ean Nafarroako Cintruénigo herrian jaioa. Argitalpenaren egilea Rafael Carasatorre Vidaurre ikerlaria da.


Aipatu dugun erreformista nafarraren bizitzari dagokionean, liburuak García Carrascón Doktoreak –ospe handiko elizgizona eta Adriano VI. aita santuaren laguna- sortutako maiorazkoarekin ahaidetua zegoen familia batean jaio zela dio eta Cintruénigo eta Ágreda (Soria) lurraldeen jabegoa zuela. Zortzi anai-arreben artean bosgarrena zen.


Tomás Carrascónek Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen, eta handik, Burgosko Agustindarren komentura joan zen. Ondoren, Ingalaterran finkatu zuen bere bizitza eta han, onarpena eta Jakobo I.aren babesa izan zituen. Erregea hil zenean, Holandan bizi eta han argitaratu zuen bere "Carrascón" liburua.


Laburbilduz, agertu berri den liburuan nafar bat aurkezten dute, bere ideiak azaldu ahal izateko erbesteratu behar izan zuena. Lanaren egilearen inguruan izan zen oker nabarmenak, zalantzarik gabe, bere egoerari mesedegarri suertatu zitzaion. Zehazki, liburuaren azalean Holandako argitalpena agertzen da eta erreformista nafarraren nortasunaren gainean arrasto egokiak ematen ditu.


Tomasek hainbat paragrafotan bere ikasketekin loturiko elementuak azaltzen ditu, eta baita bere familiaren egoerarekin loturikoak ere, bere botere ekonomikoari eta jatorri nobleari erreferentzia eginez. Hori guztiari, Rafael Carasatorrek egindako ekarpenak gehitu behar zaizkio, pentsalariaren Salamancako Unibertsitateko egonaldia azaltzen baitu, familiaren egoera ere aztertuz, etxaldea, maiorazkoa eta Carracón familiaren heraldika zehazten baititu.


Bestalde, orain argitaratu duten liburuak 1633an gaztelaniaz argitaratu zen "Carrascón" lanaren transkripzioa dauka; egileak bere bi alabei eskaini zien liburua. Gainera, Tomas irakurlearengana ere zuzentzen da eta ondoren, pentsamendu erreformistaren egia frogatzen saiatzen da, hain zuzen ere, intelektualen doktrinen aurkakoak erabiliz. Lehen kapituluak Bibliaren balorearen gainekoak dira. Vulgata baztertzen du kalitate gutxikoa eta, gainera, alderdikoia dela uste baitu. Ikonoklasta betea den neurrian, erlijio-irudi eta imajinagintza erasotzen ditu; liturgian latina erabiltzearen aurka dago kleroaren eta herriaren arteko hesia ikusten duelako; eta garaiko komentu-mundua erasoz eta aitasantutzaren erakundearen izen ona galaraziz bukatzen du lana.


Lanaren testuingurua errazteko asmoz, Rafael Carasatorrek Tomás Carrascónek bere lanean aipatzen dituen autore guztien zerrenda jarri du, eta berau, aurkibide politiko eta kulturalarekin osatzeaz gainera, Nafarroan, Espainian, Frantzian, Ingalaterran, Herbehereak, Italia eta Alemanian 1530etik –Carrascón maiorazkoaren sorrera- jazotako gertaera guztiak taula kronologikoan jaso ditu.


Rafal Carasatorreren liburua Cintruénigon aurkeztu dute gaur eguerdian eta 449 orrialde dauzka. Liburuaren elementu grafikoen artean, Pedro Ponte (XVI. mendeko lehen herena) margolariaren eta geratzen diren lau erretaulak daude: bi Nafarroan (Cintruénigo eta Olite), beste bat Ágredan (Soria) eta laugarrena Grañénen (Huesca). Liburua Cintruénigo, Tutera eta Iruñeko liburu-dendatan saltzen da 15 euroko prezioan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa