(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Argitalpen batek San Frantzisko Xabierkoaren V. mendeurrenean egindako jardueren laburpena jaso du asteazkena, 2006.eko abenduak 20

Nafarroako Gobernuaren eledunak, Alberto Catalán Higuerasek, gaur "Todos en Javier. Resumen del Quinto Centenario" izeneko liburua aurkeztu du. Liburua Frantzisko Xabierkoaren jaiotzaren bosgarren mendeurrenaren ospakizuna dela eta, aurten, batez ere Xabierko gazteluaren inguruan ospatu diren ekimen kulturalen, bisiten eta ospakizunen laburpena da.


Argitalpena Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak argitaratu du eta 128 orrialde eta kolorezko 273 argazki ditu. 3.000 ale egin dituzte eta beren salmenta liburu-dendetan eta Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen funtsean (Navas de Tolosa kalea 21, Iruña) izango da 10 euroko prezioan.


Lana ekimenak sustatu dituzten erakundeen ordezkarien lau artikulurekin hasten da: Miguel Sanz, Nafarroako Gobernuko Presidentea; Fernando Sebastián, Iruñeko artzapezpikua; Peter Hans Kolvenbach, Jesusen Lagundiaren jenerala; eta Ángel Ciprés, Javierko Alkatea.


Lau artikuluen ondoren, Frantzisko Xabierkoaren bizitzaren, jaio zen gazteluaren eta bosgarren mendeurrena ospatzeko egin diren instalazio osagarrien deskribapena egiten da.


Lanaren zati handienean, argazki askoren laguntzaz, aurten ospatu diren ekimenen deskribapena egiten da, bai ofizialak direnak, besteak beste, inaugurazioa (2005eko abenduak 3), 500. mendeurrenaren data zehatzaren ospakizuna (apirilak 7) eta amaiera-ekitaldia (2006ko abenduak 3), eta baita urtean zehar programatu diren ekimen kulturalak ere: kontzertuak, antzerki emanaldiak, ikuskizun folklorikoak; eta Nafarroako herri eta erakundeen bisitak, baita beste eskualde eta herrialdetakoak ere, ospakizun erlijiosoak, erakusketak, kongresuak, argitalpenak, etab.


Azken kapituluan, mendeurrena ospatzeko beharrezkoak izan diren antolamendu lanaren hainbat atal ukitzen dira; horien artean, batzorde antolatzailea, Xabier 2006 sinbolo grafikoa, edo borondatezko taldeak daude.


Lana urte osoan zehar egin dute eta EGN Comunicación enpresak egin du, horretarako egindako lehiaketaren esleipenduna, eta lana egiteko emandako dirua 25.500 eurotakoa izan da. Koordinazioa Nafarroako Gobernuko Protokolo eta Publikazio Zerbitzuak egin du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa