(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak Bideko Amaren Ospitaleko unitate didaktikoaren baliabide berriak aurkeztu ditu asteazkena, 2006.eko abenduak 20

Haurren ospitaleratze plantako ikasgela eta geletan ordenagailuak, proiektorea, web kamerak eta Interneterako sarrera jarri dira


Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcelyk, Bideko Amaren ama-haurren Ospitaleko ikasgela didaktikoan jarri diren baliabide teknologiko berriak aurkeztu ditu.


Proiektua Ospitalearen, Hezkuntza Departamentuaren eta Caja Navarra Fundazioaren arteko lankidetzaren fruitu izan da. Hezkuntza Departamentuaren Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa (NHBBZ) da unitate didaktikoaren ardura du eta Caja Navarra Fundazioak materialaren finantzazioa egin du.


Azken finean, ikasgela didaktikoan Internet edukitzea ahalbidetzen duen ADSL linea bat jarri dute, baita irakasleen bulegoetan eta ama-haurren laugarren solairuko geletan ere. Halaber, ordenagailu mugiezin eta eramangarriak eskuratu dira, kanoi bat eta proiektore bat, web kamerak eta hainbat hezkuntza-software.


Gaur egun, ikasgela didaktikoa pedagogia terapeutikoan espezialistak diren hiru irakaslek kudeatzen dute eta Bideko Amaren Ospitaleko ama-haurren laugarren solairuko derrigorrezko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasle guztien ardura dute.


Helburuak


Ekimenaren helburua informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak (IKT) ospitalean dauden haurren hezkuntzarako oinarrizko lantresnak izatea da. Tresna horiei esker, ikasleek beren ikastetxeekin komunikazioa manten dezakete, honela, beren integrazioa hobetu eta bakartzea gainditzen laguntzen zaie. Halaber, ikus-entzunezko formatuak, edukien aurkezpen argi, atsegin eta erakargarriarekin, ikasleak motibatzen laguntzen du, egoera berezian izangatik ezin baitzaizkie haur horiei ohiko irakaskuntza-metodoak aplikatu.


Ildo horretatik, IKTak beharrezko tresnatzat kontsideratzen dira ospitalean dauden ikasleek hain beharrezko duten garapen afektibo eta sozialerako, baita beren espresio eta komunikazioa bultzatzeko ere.


Horrez gainera, ikuspuntu akademikotik desabantaila den egoera (mugikortasun eza eta denbora asko izatea) baliabide teknologiak erabiltzeko gaitasuna garatzeko aukera bihurtu nahi da eta ikuspuntu akademikotik haurrek izaten duten atzerapena errekuperatzen laguntzea.


Beste helburu batzuk honako hauek dira: adiskidetasuna eta laguntasuna sustatzea, jarduera ludiko eta didaktikoaren bidez; beren ikastetxe eta institutuetan kontsulta birtualak egiteko aukera ematea; eta mugitzeko zailtasunak dituen kolektibo batean, ospitaleratuak dauden haurrena bezalakoan, beren alde ludikoa aprobetxatzea.


Interneten funtzionaltasunak


Baliabide teknologiko berrien artean, unitate didaktikoaren arduradunek Interneten funtzionaltasunak nabarmentzen dituzte. Internetek haurren garapen pertsonalerako aukera berriak ekarriko ditu eta irakaskuntza-ekimenen kudeaketan ere bai.


Aipatu dugun bezala, onura aipagarriena ospitalean dauden haurrek beren ikastetxe edo institutuarekin harremanetan jartzeko aukera izango da, ospitalean egonda ere normalkuntza eta irakaskuntza-jarraipenaren helburu nagusia erraztuz.


Halaber, Internet ikaskuntzarako euskarri aktiboa da, ikaskuntza autonomoa, kooperazio-lana eta irakaskuntzaren pertsonalizazioa ahalbidetzen duten tresna asko ematen baititu. Ikasketa sistema eta komunikazioa edozein momentutan egin daitezke (komentarioak, kontsultak, jarraipena ...) eta irakasleak bitartekari lanak indartu ditzake, ikasleen ikaskuntza, autonomia eta gogobetetzea helburu izanik.


Internetek ikasketen zurruntasuna (ordutegiak, espazioak, programak) malgutzen ere lagunduko du; hori oso garrantzitsua da ospitalearen eremuan.


Gainera, mundu mailako komunikaziorako oinarrizko kanala da, posta elektronikoen, zerrenden, berrien, chataren edo bideokonferentziaren bidez pertsonen arteko erlazioa errazten baitu, ospitalean dauden haurren sozializazioa errazten eta sustatzen laguntza garrantzitsua izanez.


Azkenik, sarearen funtzionaltasunak nabarmendu behar dira, bai informazio iturri gisa, eta baita entretenimendurako duen ahalmenagatik ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa