(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ecoenergía, Iden, Xirimiri, Martan eta Paisatge CEIN sozietatearen Enpresa Berritzaileen Mintegian sartu dira osteguna, 2006.eko abenduak 21

Bere sorreratik, 1991tik, inkubagailuak 550 enplegu berri sortu dituzten eta izaera berritzailea zuten 93 enpresa izan ditu


Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoak, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren barnean dagoenak, gaur aurkeztu ditu 2006. urtean zehar Enpresa Berritzaileen Mintegian egon diren bost enpresa berriak. Enpresa horiek Ecoenergía Sistemas Alternativos SL, Iden Carbohydrate Biotechnology SL, Xirimiri SL, Martan SL eta Paisatge dira.


Enpresa berri horien sarrerarekin, CEIN sozietatearen Mintegitik, gaur egun, 20 konpainiek egiten dute beren jarduera. Mintegiko inkubagailuak aldi baterako jasotzen dituen enpresak izaera berritzailea dutenak, ekonomikoki bideragarriak direnak eta sendotzeko babesa behar dutenak dira.


Zerbitzu horren bidez, berrikuntzari babesa luzatu nahi zaio, kontzeptua bera Foru Komunitatean zentzu zabalean ulertuz; hau da, produktu, zerbitzu edo prozesuen berrikuntzari dagokiona. Enpresen jarduera honako hau da:


Ecoenergía Sistemas Alternativos, ESA. Teknologia berrien ikerkuntza, diseinua eta garapena egiten du nekazaritzatik eta abeltzaintzatik datozen azpiproduktuen tratamendua eta balorizazioa egiteko. Ematen dituzten zerbitzuak honakoak dira: abeltzaintzako hondakinak (mindak) deuseztatu eta ongarrietan bihurtu, eta baita biometanizazioaren bidez nekazaritza intentsibotik datozen landare-hondakinak eta biomasa ere. Industriak (kontserbagileak, hiltegiak, garagardogileak, etab.) sortzen dituen hondakinen azpiproduktu organikoak ere tratatzen ditu. ESA animalientzako eragin gutxiko zerri-minden tratamendurako patente baten jabe da.


Iden Carbohydrate Biotechnology SL. Bere jarduera nagusia agroenergian oinarritzen da, biokarburatzaileen (bioetanol) produkziorako diren labore energetiko berrien bidez. Iden enpresak, komertzialki, almidoia sortzeko hainbat landareren sistema metabolikoa ikertuz lortu duten ezagutza bioteknologikoa ustiatzen du. Ezagutza hainbat patentek babesten dute.


Xirimiri SL. Enpresak aurrez prestatutako pasta freskoa egin, banatu eta saltzen du. Bere produktuak artisau-produktuak dira erabat eta egosteko behar duen denbora nahikoa motza da. Materiala bi bide nagusiren bidez banatzen dute: ostalaritza eta denda txikiak (delikatessen, produktu ekologikoen dendak, etab.).


Martan SL. Bere promotoreek patentatutako tresna berri batean oinarrituz, eraikuntza sektoreko profesionalei makinaria erabiltzeko prestakuntza eskaintzen diete. Ohiko makinariari bi plazatako kabina bat gehituz eskaintzen dute prestakuntza. Kabina berriarekin irakasle eta ikasleak bertan egoteko aukera dute eta, honela, irakaskuntza zuzenagoa, seguruagoa eta pertsonalizatuagoa da.


Paisatge. Paisaiaren inguruko aholkularitza-enpresa da eta paisaiaren babesa, kudeaketa, planifikazioa eta diseinua kontuan hartzen dituen aholkularitza teknikorako zerbitzu integratuak eskaintzen ditu.


CEIN sozietatearen Enpresa Berritzaileen Mintegia Nafarroako lehen enpresa-inkubagailua da eta 1991tik enpresa-proiektu berritzaileen promotore-taldeei beren jarduera egiteko beharrezkoak dituzten espazio fisikoa, azpiegitura eta enpresa-kudeaketarako aholkularitza eskaintzen die.


Denbora guzti horretan, 93 enpresek hartu dute parte proiektuan eta guztira 550 enplegu berri sortu dituzte. Mintegian lau urtez jardun ondoren langileen batez bestekoa sartu berritan 2,2 izatetik, ateratzerakoan 6 izatera pasatzen da. Nabarmentzekoa da konpainia horien bizi-iraupena %75 baino gehiagokoa dela. Informazio gehiago 848 42 00 00 telefonoan, eta eiracheta@cein.es eta egomara@cein.es helbide elektronikoen bidez lor daiteke.

Dokumentazioa:
Informazio osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa