(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eguberrietan Foruzaingoak alkoholemia-kontrolak areagotuko ditu osteguna, 2006.eko abenduak 21

Kanpaina berezi hori urtarrilaren 7 arte luzatuko da eta Iruñean Udaltzaingoarekin batera egingo da


Foruzaingoak alkoholemia aurrezaintzeko kontrolak areagotu egingo ditu eguberrietan Foru Komunitate osoan. Erabakia Segurtasun Batzordeak hartutako akordioen aplikazioa eta Nafarroako Polizia Kidegoen koordinaziorako erabakitako irizpideekin bat dator. Kanpaina urtarrilaren 7 arte luzatuko da eta bere helburua bide-segurtasuna sustatzea izango da, Nafarroako errepideetan izango diren joan-etorrien segurtasuna handituz, batez ere, gidatzeko onartutako alkohol maila gainditzen duten gidarien ibilgailuak antzeman eta bidetik kenduz.


Iruñean, kontrolak Foruzaingoaren eta Udaltzaingoaren artean egingo dira abenduaren 21etik urtarrilaren 5 arte, goiz eta arratsaldeko txandatan. Polizia kidego bakoitzeko hiru agentek hartuko dute parte eta agintea txandakatu egingo dute. Kontrolak hiriburuko hiri-barneko eta hiriarteko hainbat errepidetan programatu dituzte.


Komunitateko gainontzeko lekuetan, kontrolen ardura Iruñeko eta Tuterako polizia-etxeetako agenteek izango dute, eta asteburu eta jai egunetan areagotu egingo dira. Kontrol-puntuak sare nagusiko eta bigarren mailako errepideetan egongo dira, batez ere, istripu gehien jazotzen diren puntu eta tarteetan, baina baita Iruñerriarekin lotura duten autopista eta autobietan ere.


Tafallako trafiko-kontrol kanpainaren emaitza


Udaltzaingoekin, trafikoari dagokionez, Foru Komunitateko udalerri nagusienetan (Iruña, Tutera, Lizarra eta Tafalla) izaten ari den hainbat lankidetza-kanpainen barruan, pasa den abenduaren 15ean, Tafallan egindako aurrezaintza-kontrolen kanpaina bukatu zen. 456 ibilgailu eta gidari kontrolatu zituzten, 21 arau-hauste antzemanez (kontrolatutako ibilgailu guztien %4,6).


Salaketak, ordenaren arabera, segurtasun-uhala ez erabiltzeagatik (6), akats teknikoengatik edo Ibilgailuen Azterketa Teknikoa pasa ez izanagatik (6), segururik gabe zirkulatzeagatik (3), haurrak atxikitzeko sistema ez erabiltzeagatik (2), eta gidatzen ari zirela telefono mugikorra erabiltzeagatik (1). Hiru kasutan, kontrolatutako ibilgailuak udal gordailuan gorde zituzten.


Kanpaina abenduaren 11 eta 15ean egin zen, goiz eta arratsaldeko txandatan eta Tafallako udalerrian egin zen polizia kidego bakoitzeko patruila baten parte hartzearekin. Beste udalerri batzuetan kontrol gehiago egitea aurreikusten dute, istripuetako pertsonek izaten dituzten ondorioekin zerikusia duten segurtasun aktiboaren aldeak beste behin ere nabarmenduz.


Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak gidariei eta Nafarroako errepideen erabiltzaileei zuhurtzia eta ardura izan dezaten eskatzen die; honela, ospakizunetarako data horietan, bolantearen aurrean jartzerakoan gehiegikeriak alde batera utzi ditzaten, gidatzerakoan arreta handitzea eta ibilgailuak erabili eta gidatzea arautzen dituzten neurri guztiak betetzen dituztela ziurtatzea, baita joan-etorriren bat egin aurretik ere. Gomendioak, negua egunotan hasten denez, klimatologiak eta errepideen egoerak dakartzaten neurriak hartzea ere eskatzen du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa