(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentearen 2006ko Gabonetako mezua ostirala, 2006.eko abenduak 22

Honekin batera bidali da Nafarroako Gobernuko Presidente Miguel Sanz Sesmak 2006ko Gabonak direla eta emandako mezuaren testua.


 Sanz Presidentea

Nafarroako Gobernuko Presidentea, Miguel Sanz Sesma. ( irudia handitu )

Beste behin ere, zuekin urtero dudan hitzordura etorria naiz, Nafarroako herritar eta bizilagun maiteok. Datozen egunotan festa egunak izango ditugu, Gabonetakoak; esperantza eta ilusioz ospatzen ditugunak eta guztiok borondate oneko gizon guztiek ulertzen duten anaitasun eta bake mezuarekin ospatzeko aukera ditugun festak dira.


Tuterako unibertsitate-campusa etorkizunerako ikuspegi oso onarekin hasi da lanean. Milioi bat metro koadroko azalera izango duen etorkizuneko Tuterako Nekazaritzako elikagaien Hiriaren inguruko jarduerak hasi ditugu, eta horrek, Nafarroako Ubidearen ureztapenarekin batera, gure ekonomiaren oinarrietako bat den nekazaritzako elikagaien industria eraldatuko du.

Parlamentuan lege garrantzitsuak onartu ditugu; horien artean, gizarte zerbitzuak herritarren oinarrizko eskubide gisa aldarrikatzen duen, eta Espainian aitzindari den, Gizarte Zerbitzuetako legea onartu da eta guztion ongizatearen garapenean ondorio oso positiboak izatea espero dugu.


Pertsona eta enpresen zergak jaisten jarraitu dugu, argi baitugu gutxiago ordain litekeela ordaintzen dugunak gehiago bagara; hori guztia enpleguaren maila altuagoari esker, zalantzarik gabe, Nafarroako enpresen lehiakortasuna lagunduko duelarik.


Guztion artean, Nafarroako posizio ekonomikoa, Espainian eta Europako herrialdeetan, sendoa izatea eta batez bestekoaren gainetik egoten jarraitzen duen hazkunderako joera mantentzea lortu dugu.


Aurten Nafarroak ematen dituen sari garrantzitsuenak, Urrezko domina eta Vianako Printzea Saria, Erruki Etxeari eta Javier Tejada zientzialariari, hurrenez hurren, eman dizkiegu.


Gure kezka nagusienak hor islatzen dira: gehien behar duten gizartearen sektoreei arreta eta ikerketa, garapen eta berrikuntzari babesa, ingurumenarekiko geroz eta errespetu gehiago eskatzen duen munduan.


Xabierren Urtea bisitari eta ekitaldi askorekin itxi dugu, baina baita urteurrena baino haratago iraungo duten obrei bultzada nabarmena eman diegula jakitearen gogobetetzearekin eta Frantzisko Xabierkoaren irudia unibertsaltasunaren eta beste kultura batzuekiko eskuzabaltasunaren lekuko eta eredu denaren uste osoarekin ere.


Ez dizuet nire kezka gorde nahi gure etorkizunerako hain garrantzitsuak diren proiektuen martxa desegokiaren inguruan. Proiektu horien artean, Abiadura Handiko Trena, Medinacelli-Tutera Autobia eta aireko garraioan hobekuntzak egitea daude eta, ziurtasuna izan, Nafarroako Gobernua bere esku dagoen guztia egiten ari dela Nazioko Gobernuak proiektu horiei argi berdea eman diezaien, ba baitakigu gure garapen eta ongizatea komunikazio on batzuei lotua dagoela.


Espainiako Gobernuak ETA talde terroristarekin mantendu dituen elkarrizketen ondorioekiko dudan kezka ere adierazi nahi dizuet. Terrorismoaren bukaera Nafarroako estatus juridiko eta instituzionala etorkizunean aldatuko dituen kontzesiorik gabekoa izatea nahi dugu.


Enpresaburuei egiten dieten estortsioa eta kale-terrorismoa bukatzea nahi dugu, baita terroristek konstituzio-erregimenari eta marko legalari dioten mesprezua ere, terroristek Espainiako gizarte osoarekiko desafio eta mehatxu gisa mantentzen dutena.


Bakea oso preziatua den ondasun bat da eta bi oinarri ditu: herritarren askatasuna, izuaren mehatxua gainditu ondoren eta justizia, legearen aurka jarduten dutenak zigortu behar dituena, biktimen ordaintza eta babes gisa.


2007an Espainiako Konstituzioaren markoan Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Foru Legearen 25 urte beteko dira. Mende laurden horren balantzea egingo dugu eta, hala behar balitz, denboraren poderioz lekuz kanpo geratu diren hainbat aspektu eguneratzea proposatuko dugu. Beti ere, nazio espainiarra osatzen duten autonomia erkidego guztien berdintasun eta elkartasunaren uste osoarekin.


2007an gainera, herritarrek udaletxeetan, Foru Parlamentuan eta, horren ondorioz, Nafarroako Gobernuan beren ordezkariak nortzuk izango diren erabakiko dute.


Urte horretan hauteskunde batzuk baino gehiago dago jokoan, horrexegatik, anbiguotasun eta isiltasunak alde batera utzi eta argitasun eta sendotasunez hitz egin behar diogu Nafarroako gizarteari talde politiko bakoitzak gure Komunitatearen etorkizunerako ditugun proiektuei buruz, beti argi edukiz, guretzat Nafarroaren interesa edozein helburu alderdikoiren gainetik dagoela.


Komunikabideei, beste urte batez ere, sendotasun eta esperantzazko mezua, guztiontzat poztasun eta zoriontasunerako nire desio hoberenekin, bidaltzeko eman didaten aukera eskertzen diet.


Bukatzeko, festak beren familiarekin ospatu ezin dituzten pertsonei oroitzapen eta errekonozimendu berezia eskaintzen utzidazue; isiltasun eta bakardadean sufritzen dutenei, egunero bizitzak borondatea, esfortzua eta sakrifizioa eskatzen duela egiaztatzen dutenei, beren interesen aurretik behartsuenen arreta jartzen dutenei.


          Guztioi, egun zoriontsuak izan ditzazuela.


          Zorionak eta Urte Berri on!
                                           
                                                                                                Iruña, 2006ko abendua.

Dokumentazioa:
AUDIO_MENSAJE_SANZ.mp3

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa