(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

David Rodríguez Caballerok eta Kosme de Barañanok Nafarroako artistei buruzko bilduma inauguratu dute asteartea, 2006.eko abenduak 26

Arte garaikidearen ezagutza sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak David Rodríguez Caballeroren lanari eskainitako monografia argitaratu du. Liburuaren argitalpenean, Departamentuak eta Artearen Historian katedradun den Kosme de Barañanok elkarrekin lan egin dute. 500 ale argitaratu dituzte eta aurrekontua 28.600 eurotakoa izan da. Publikoarentzako salmenta-prezioa 50 eurotakoa izango da.


David Rodríguezen artelana

Liburuan dagoen David Rodríguezen artelana.

Lan horrekin arte garaikideari eskainitako bilduma berri bat jarri dute martxan. Bildumaren izena "Conversaciones con artistas navarros" eta bi sailetan banatzen da: Major saila, artista ospetsuei eskainia, eta Minor saila, artista gazteagoei eskainia.


Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, aurkezpenean nabarmendu zuenez, "Nafarroako Gobernuaren argitaratze-tradizio luzean zehar, orain arte Nafarroako artista garaikideei ez zaie arreta berezirik eskaini, erakusketen katalogo edo lan bakan batzuk salbu, adibidez 1991ean Panorama aldizkariaren 18. zenbakia, ‘Arte navarro 1850-1940’, Pedro Manterola eta Camino Paredesena".


Ondare kulturalaren ezagutza sustatzen laguntzeko helburuarekin, Nafarroako Gobernuak ez du aditua bakarrik inplikatu nahi, publiko zabalagoa ere inplikatu dadin nahi du. Horregatik, Corpas kontseilariak esan duenez, bilduma berriarekin, Nafarroako gaur egungo artistei eskainitako euskarri bibliografikoa kaleratu nahi dute.

Bilduman, hainbat artistari eskaintzen zaien arreta pertsonalizatua elkarrizketa informalen bidez aurkezten dute eta hori lortzeko formula gisa, artista eta Arte Garaikidean adituak diren pertsona bat edo biren arteko elkarrizketa aurkezten dute. Honela, gaur aurkeztu duten liburuan, Kosme de Barañanoren parte hartzea nabarmendu behar da. Halaber, Major sailaren lehen zenbakia Juan José Aquerreta pintoreari eskaini diote eta elkarlanerako Francisco Calvo Serraller, Juan Manuel Bonet eta Enrique Andrés gonbidatu dituzte. Lehen zenbakia 2007ko lehen hiruhilekoan kaleratuko dute.


David Rodríguez Caballero, 1997 eta 1999. urteetan, Nafarroako Gobernuko bekaduna izan zen zentro nazional edo nazioartekoetan bere ikasketa artistikoak zabaltzeko helburuarekin. Bere ibilbide profesionalean hainbat sari jaso ditu eta bere lana hainbat herrialdetan ikusgai izan da.


"Conversaciones con artistas navarros: David Rodríguez Caballero" liburua pintore gaztearen ibilbide artistikoaren bilduma da eta aditu batek eskainitako gida-lerroaren bidez, pintorearen lanaren irudi-lagin zabala ikus daiteke.


Kultura eta Turismo kontseilariaren hitzetan, "liburuak, zalantzarik gabe, era askotako irakurle sortari erantzun argiak emango dizkio gure artista gazteen pentsaera hobeto ulertu ahal izateko".



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa