(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak urtarriletik aurrera kategoria bereziko familia ugarientzat laguntza berezi berria jarriko du martxan asteazkena, 2006.eko abenduak 27

Etxebizitza eta Garraioko laguntzak osatzen ditu


Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez, datorren 2007ko urtarriletik aurrera kategoria bereziko familia ugarientzat laguntza berezi berria jarriko du martxan.


Laguntza hori prentsaurreko bidez aurkeztu du Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak, María Isabel García Malok; berarekin, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Álvaro Miranda, izan dira eta Nafarroako Gobernuak familia ugarien gaiaren inguruan burututako jardueren balantzea egin dute.


Azken sei urteetan, Nafarroako Gobernuak Nafarroako familien babeserako politika publikoen diseinu eta aplikaziorako esfortzu garrantzitsua egin du. Esfortzu hori Familia Ugariei buruzko Familiari Laguntzeko Planean eta martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legean xedatzen diren konpromiso-eremuaren barnean kokatzen da. Honela, Familiari Laguntzeko Plana departamentuen artean burutzeak eta Legearen etengabeko aplikazioak laguntza ekonomiko zuzenak, programak eta baliabideak eskaintzen dituzten hainbat laguntza ezartzea sustatu du. Laguntza horiek Nafarroako familiei orokorrean, eta zehazki behar bereziak dituzten familiei, eta horien artean familia ugariei, zuzenduta daude.


Kategoria bereziko familia ugarientzat laguntza berezi berria


Laguntza berezi berriarekin seme-alaba kopuru handia duten familien karga ekonomiko berezi eta desberdinei aurre egiten lagundu nahi da. Laguntza kategoria bereziko familia ugariei zuzendua dago, hau da, bost seme-alaba edo gehiago dituzten familiei, eta baita kopuru horretara iristen ez diren seme-alabak dituzten familiak izan arren, kategoria hori izateko baldintza zehatzak aurkezten dituzten familiei ere: lau seme-alaba izan eta errenta minimoak dituztenak, edo minusbaliotasuna duten seme-alabak dituzten familiak dira.


2006an, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak, Familiaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, laugarren edo ondorengo seme-alabaren jaiotza izan duten familiei seme-alaba bakoitzeko urteko 360 eurorekin lagundu die. Adibidez, sei seme-alaba dituen familia batek, aurten urteko 1.080 eurotako laguntza jaso du, hiru seme-alabari dagozkien 360 eurorekin: laugarrena, bosgarrena eta seigarrena. Laguntza bereziaren sorrerarekin, familia berberak 2007an urteko 1.588’83 euro jasoko ditu, hau da, %50eko igoerarekin, pasa den urtearekin alderatuz 508,83 eurotako diferentziarekin. Igoeraren arrazoiak hainbat izan dira: lehenik, laugarren seme-alabarengatik 2007an ematen den urteko laguntza 397,21 eurotakoa izatera pasa baita eta 2006an 360 eurotakoa izan zen 2003tik, indarrean sartu zen urtetik, metatutako KPIaren igoerari zegokiona; eta bigarren, eta hemen dago berrikuntza, bosgarren seme-alaba izatetik aurrera seme-alaba bakoitzeko urteko 595,81 euro jasoko dira, 2006ko urteko 360 euroak beharrean. Seme-alaba bakoitzeko igoera, bosgarrenetik aurrera, urteko 235’81 euro gehiagokoa da orain arte ematen zen laguntzarekin alderatuko balitz.


Dokumentazioa:
Informazio osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa