(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak "Palacio Real de Olite 1869. Textos, dibujos y planos que evitaron su demolición" aurkeztu du asteazkena, 2006.eko abenduak 27

Eskuizkribua eta hamahiru iruditako karpeta Lázaro Galdiano Fundazioaren liburutegiaren parte ziren


Palacio Real de Olte 1869

Argitalpenaren azala. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Ignacio Urricelqui historiagilearekin, eta Lázaro Galdiano Fundazioaren liburutegiko zuzendariarekin, Juan Antonio Yevesekin batera, gaur goizean "Palacio Real de Olite 1869. Textos, dibujos y planos de Juan Iturralde y Suit y Aniceto Lagarde que evitaron su demolición" argitalpena aurkeztu du. Lana Gobernuak argitaratu du Komunikazio Zuzendaritza Nagusiaren bidez.


Liburuak Oliteko Jauregi Erreala Monumentu Nazional bihurtu eta 1940. hamarkadatik aurrera egindako zaharberritze-lanen aurretik izandako garaia kontatzen du. Sanz Presidenteak gogorarazi duen bezala, hori da "hondar batzuen balore historiko eta artistikoari buruzko kontzientzia soziala landu zen garaia, eta berreskuratze-lan garrantzitsuaren ondoren, gaur egun Nafarroako Erresumaren egoitzen eraikin multzo zibil adierazgarriena bihurtu da".


San Presidenteak, halaber, gogorarazi du Oliteko gazteluaren hondarren baloreari buruzko kontzientzia soziala lantzeko garaian, 1869tik aurrera, Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordeak egindako txostena oinarrizkoa izan zela. Txostena Juan Iturralde eta Suit jaunak egin zuen eta San Fernandoko Arte Ederretako Akademia Errealera bidali zuten.


Txosten horren edukia oso ezaguna da Monumentuen Batzordeak 1870an inprimatu baitzuen. Baina Iturralde eta Suitek eta Aniceto Lagardek egindako hamahiru irudien multzoa gutxiago ezagutzen da. Irudiek Jauregi Errealaren hondarren ikuspegi orokorren planoak eta historian zehar bizirik iraun zuten elementuen xehetasun asko jasotzen dituzte.


Duela gutxi, jatorrizko txostena, eskuizkribua bera eta 13 irudiak zituen karpeta, Madrileko Lázaro Galdiano Fundazioaren liburutegian zeudela egiaztatu dute. Fundazioa jatorriz Beirekoa zen José Lázaro Galdianok sortu zuen.


Jatorrizko txostena aurrean izanda eta Lázaro Galdiano Fundazioaren lankidetza osoarekin, lan osoaren argitalpena sustatu da. Liburuan, memoriaren idatzi bat, irudien multzoa –bananduta ere argitaratu dutena markoztatu eta erakutsi ahal izateko- eta "El romántico despertar de las ruinas del palacio de Olite" izeneko Ignacio Urricelqui historiagilearen ikerketa bat daude. Ikerketa horretan, Iturralde eta Suiten eta Aniceto Lagarderen lanak aztertzen dira, eta baita XIX. mendeko bigarren zatiko garaia eta joera artistikoak ere; garai hartan, Oliteko Jauregiaren hondarrek zuten baloreari buruzko kontzientzia orokorra sustatu zen eta, beraz, bidea ireki zuten ondorengo babes legala eta zaharberritze-lanak hasi ahal izateko.


Sanz Presidentearen hitzetan, "liburuaren argitalpena gaur egungo Nafarroak Juan Iturralde eta Suit jaunari, Aniceto Lagarderi eta historian zehar beren lana, ikerketa eta kudeaketa Nafarroako ondare historikoaren berreskuratze fisiko eta kontzeptualari eskaini dioten hainbat pertsonei eskaintzen dien esker on eta errekonozimendurako omenaldia da. Lanak gainera, Iturralde eta Suitek aipatzen zuen axolagabetasunean ez erortzeko deia ere bada, gure historia, gure artea, behar den bezala baloratzen jakin dezagun, gure monumentu eta museoak bisitatuz, gure historiaren datuak ezagutuz, horrela, gure buruari buruz gehiago jakingo baitugu, ezagutza eta estimazio hori besteekin partekatu ahal izango baitugu eta honela, guztion artean, kultura Gizateriaren ondare komuna izango den mundua eraiki ahal izango baitugu".


Liburuaren mila ale argitaratu dira eta irudien bildumarenak hirurehun. Salmenta-prezioa, bai liburuarena eta baita irudien bildumarena ere, 15 eurotakoa da.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa