(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legea garatzeko Erregelamendua onartu dute osteguna, 2006.eko abenduak 28

Honela, Nafarroako Parlamentuak 2005eko martxoan onartu zuen arautegian orokorrean xedatzen ziren neurriak zehazten dira


Nafarroako Gobernuak, foru dekretu bidez, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi du. Aipatutako arautegia Nafarroako Parlamentuak 2005eko martxoaren 22an onartu zuen eta ingurumenaren babesa ahalik eta gehien bermatzeko, Administrazioaren hainbat esku-hartze desberdin jasotzen zituen.


Orain onartu duten arautegiak, bere 131 artikuluetan zehar, hainbat eduki garatzen ditu; lehenik, herritarrek parte hartzeko, zabaltzeko eta ingurumenari buruzko informazioa izateko duten eskubidea aipatzen da, informazio mota horren garrantzi publikoa nabarmenduz. Halaber, instalazio eta jarduera berriek irekitzeko lizentziak lortzeko egin behar dituzten tramite administratiboak esplikatzen ditu, baita arautegi berrira moldatzeko, hala behar balitz, zein aldaketa funtsezkotzat hartzen diren.


Arautegiaren alde nabarmenetakoa ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa da. Zentzu horretan, adierazten du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua izan beharko dela eragina ebaluatuko duena. Hala ere, tokiko erakundeek kontrolatu beharko dituzten hainbat jarduera ere zehazten dira; adibidez, eragozpenak sortu, osasungarritasun baldintzak aldatu, ingurumenari arriskuak eragin edo pertsona edo ondasunei kalteak eragin diezazkienak.


Halaber, onartu duten arautegiak ingurumenean esku-hartzen duten jardueren ikuskapenari buruz dihardu. Kasu horretan, eskumena duten organismoak ondorengo hauek izango dira: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua, tokiko erakundeak eta Administrazioko beste departamentu batzuk.


Azkenik, idatzia legaltasunaren berrezarkuntzari buruz mintzo da; alde batetik, aurretik lizentzia ez duten jarduerak arautuz eta bestetik, neurri zuzentzaileak erabiliz. Zentzu horretan, kasu bakoitzari dagozkion zigor penal edo administratiboak betetzeaz gain, kaltetutakoa birjartzeko betebeharra zehazten da.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa