(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Burguete kontseilariak bere departamentuak Zaraitzun burututako jarduera batzuk bisitatu ditu gaur osteguna, 2006.eko abenduak 28

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, José Andrés Burguete Torresek, Zaraitzuko Batzordeko lehendakariak, María Luisa Tancok, lagunduta eta hainbat batzordekide gehiagorekin batera, departamentuak azken denboraldian Pirinioen eremu horretan burutu dituen hainbat obra bisitatu ditu gaur.


Lehenengo, bukatuta dauden Bagolako zubiko obrak bisitatu dituzte. Zubiak 700 baso-hektarea produktibori ematen die zerbitzua eta horrexegatik du garrantzi estrategikoa. Eraikuntzak 117.000 euroko aurrekontua izan du eta Nafarroako Gobernuak osorik finantzatu du.


Irati mendian dagoen Tapla pistaren hobetze-lanak ere antzeko diru-kopurua behar izan dute, eta Pikatua pistarekin batera, 247.000 euro inguruko gastua izan dute. Bi urmaelen hobekuntzak eta larre-ordenaziorako proiektu baten idazketak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Zaraitzun aurreikusten zuen kontusaila osatzen dute. Aurrekontuaren kontusail horren zenbatekoa aurten 533.080 eurotara iritsi da.


Burguete kontseilariak, Zaraitzuko ordezkariekin mantendu duen bileran, gogoratu du "Erroibar, Erronkariko Ibaxa, Zaraitzu eta Aezkoak 2006 ekitaldi honetan, departamentu honek emana, milioi bat euro jaso dituzte basoko neurriak hartu ahal izateko; neurri horiek, batez ere, tokiko erakundeen eskakizun eta lehentasunak betetzeko izan dira, batez ere, pistak, urmaelak eta itxigailuak konpontzeko. Eta egia bada ere oraindik asko dagoela egiteko, aurrekontuetako esfortzua Pirinioetako eremu horretako ordezkari politikoek oso ondo jaso dute. 2007ko aurrekontuek 2006ko zenbateko antzekoa jasotzen dute".


Egurraren eta Basoaren Zentrorako proiektua


Burguete kontseilariak araneko ordezkariei Egurraren eta Basoaren Zentro bat sortzearen ideia ere adierazi die. Ekimen hori 2007-2009 Pirinioetarako Plan Estrategikoaren barruan dago eta Nafarroako Gobernuak pasa den abenduaren 11an onartu zuen; ekimena aipatu dugun epean burutu ahal izateko inbertsioa 230 milioikoa izango da.


"Funtzio asko beteko dituen zentroa izango da eta, espazio batean edo bitan, egurraren ustiapen eta tratamenduarekin eta basoaren baliabideekin zerikusia izango duten hainbat jarduera izango dira. Egur-ustiapenari eta Pirinioetako basoari buruzko museo-zentro izateaz gainera, biomasa sortuko duen zentrala izan daiteke, baita egur-sektorearen garapenaren analisi eta jarraipenerako zentroa ere", azaldu du Ingurumen kontseilariak.


Azkenik, Burguete kontseilariak Zaraitzuko ordezkariei nabarmendu nahi izan die "orain arte egin den bezalaxe, Plan Estrategikoan jasotzen diren ekintza guztiak berehala egiteko borondate garbia daukatela, eta Nafarroako Pirinioetako 11.134 biztanleentzako sostengarritasun sozial eta ekonomikoa eta ingurumena iraunarazteko ekimenak izango direla".



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa