(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Batzorde Antolatzaileak Frantzisko Xabierkoaren V. Mendeurrenaren arrakasta nabarmendu du ostirala, 2006.eko abenduak 29

Frantzisko Xabierkoaren V. Mendeurreneko ekitaldien Batzorde Antolatzailea gaur goizean Nafarroako Jauregian bildu da eta ondoren egin duen prentsaurrekoan Xabierkoaren Urtearen arrakasta nabarmendu du. Aurten, Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, azaldu duenez, Xabier mundu osoko 1.500.000 pertsonek bisitatu dute.


Frantzisko Xabierkoaren V. Mendeurrena, Corpas kontseilariaren hitzetan, promozio turistikorako lehen pausua izan da. Promozio turistikoak, "Nafarroa 06. Zure kultur hitzordua" goiburuarekin, aurtengo erakusketa handiak promozionatzeaz gain, Foru Komunitatea bere mugetatik at ere promozionatu du. Promozio horren barruan, autobus ibiltari bat Espainiako hamabost hiriburutan zehar ibili zen eta publizitate-kanpaina zabala egin zuen. Halaber, Japonian, Parisen, Lisboan, Madrilen eta Bartzelonan aurkezpen instituzionalak egin ziren, eta, pasa diren urteetan bezalaxe, Nafarroako ordezkaritza FITUR turismo azokan izan zen.


Mendeurrenaren urtean zehar 150 ekitaldi kultural baino gehiago antolatu dira; horien artean, erakusketak, emanaldi artistikoak eta hainbat izaeratako ikuskizunak, kontzertuak eta kongresuak antolatu dira eta horiei, ospakizun erlijiosoak eta bilera instituzionalak gehitu behar zaizkie, batez ere, Xabierko Gazteluan eta bere inguruetan. Guztira, antolatu diren jarduera erlijioso, kultural, ludiko, didaktiko eta kiroletakoak mila baino gehiago izan dira.


Programazio kulturalari dagokionean, 12 hilabeteotan, antzerki, umore, dantza eta folklore ikuskizunak 43 izan dira; 99 kontzertu koru-musika, sinfonikoak eta anplifikatuak; 6 kongresu eta zientzia-topaketak, eta 3 kirol-topaketa.


Horri guztiari, efemeridea zela eta, argitaratu diren lanak eta sortutako filmografia (Ramón Vilaróren "La Huella Universal de San Francisco Javier" eta "El legado de San Francisco de Javier en Japón. Un navarro en tierra de los daymios") gehitu behar zaizkio. Hainbat ospakizunetan, Erregeak eta Asturiasko Printzeak, 120 herrialde baino gehiagotako apezpikuak eta eliza-agintari gorenak edo hainbat herrialdetako enbaxadoreak izan dira. Batzorde Antolatzaileak bere esker ona adierazi die Xabierren borondatez aritu direnei, beren lan eta konpromisoagatik; enpresa babesleei, Caja Navarra Fundazioa, Ramón Areces Fundazioa, Iberdrola, Volkswagen Navarra eta Bodegas Domench beren laguntzagatik, eta Xabier bisitatu duten udal eta tokiko erakunde guztiei, 58 guztira.


Frantzisko Xabierkoaren V. Mendeurreneko Batzorde antolatzailean honako pertsona hauek izan dira: Kultura eta Turismo kontseilaria, Eleduna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Kultura, Turismo eta Komunikazio zuzendari nagusiak eta Protokolo eta Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria Nafarroako Gobernuko ordezkari gisa; Xabierko alkatea, Ángel Ciprés; Iruña-Tuterako artzapezpikua, Fernando Sebastián; eta Xabierko santutegiko erretorea, Ricardo Sada.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa