(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Departamentuak Isoko gaineko errepidearen hobekuntzak ingurumenaren aldetik bideragarriak direla dio ostirala, 2006.eko abenduak 29

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, José Andrés Burguete Torresek, "Irunberri-Ezkaroze NA-178 errepideko saihesbidea (Isoko gaina)" proiektua ingurumen aldetik bideragarria dela, beti ere Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanean jasotzen diren neurriak betetzen badira, dioen Foru Agindua sinatu du gaur. Proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatu du.


Aipatu dugun proiektuaren helburua 10 kilometro puntutik 14era doan saihesbidea eraikitzea da, gaur egungo trazaketan aldapan dauden 180 graduko bihurguneak saihesteko asmoz. Gainera, errepide mantso bat egin nahi da Nabaskozetik Iruñera bitarteko trafikoarentzako. Aztertu dituzten hainbat aukeren artean erabakitako irtenbideak 2.900 metro luze ditu eta saihesbidearen hasiera eta bukaeraren arteko malda 127 metrokoa da. Trazaketaren plantaren hobekuntza nabarmena da, 150 metroko gutxieneko erradioarekin.


Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanak inguru fisikoaren elementuen azaleko deskribapena egiten du eta honako gaiak aztertzen ditu: klima, geologia, hidrologia, landaretza, fauna eta flora, interes naturala duten lekuak, lurraren erabilerak eta sistema kulturala. Habitatei buruzko Zuzentarauan jasotzen diren iritziak Ingurumenaren elementu baldintzatzaile gisa hartu dira, lehentasunezko habitatetan, haltzadietan adibidez, edo interesdunetan, artadi eta kejikala adibidez, eragina izan dezakeen neurrian.


Ingurumen Departamentuko Oihanak Kudeatzeko Atalarekin bat datorren proiektuak artzaintza ordenatzeko eta lurzoruak berreskuratzeko kapitulu bat ere jasotzen du; arazo horrek trazaketa kokatzen den eremuan eragin handia du. Landaretza, lurzoru eta paisaia integrazioan izan daitezkeen eraginen aurka, landaretza berriztatzeko eta ingurumena berreskuratzeko proiektu bat idatzi da. Proiektuak mendoitzetan 30 zentimetrotako landare-lurra zabaltzea, ereite hidraulikoa egiteko sare plastikoak jartzea eta mendoitzetan zuhaitz-espezieak landatzea aurreikusten du.


Nabarmendu beharreko datuen artean honakoak daude: inausketan indusketaren 419.544 metro kubikoak, 85.558 metro kubikoak lubetan eta indusketaren 10.000 metro kubiko landare-lurrean. Galtzadak 3,50 metroko bi bide izango ditu, zabalera berbereko bide mantsoarekin. Aldaparen zenbateko altuena %7 izango da. Obren eraikitze-lanen epea 18 hilabetekoa izango da.


Isoko gaineko errepidearen hobekuntzak Nafarroako hiriburua Pirinioekin lotzen duen errepidearen puntu arriskutsuenetariko baten desagerpena dakar. Arrisku horren lehentasuna, Pirinioetako Plan Estrategikoa martxan jartzerakoan, tokiko erakunde, enpresa eta herritarrei orokorrean egin zitzaizkien galdeketetan argi geratu zen.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa