(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Iribarren presidenteordeak integratutako esnea produktu berritzailea dela esan du Etxeberrin

ostirala, 2007.eko urtarrilak 5

Gobernuko presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Francisco Iribarren Fentanesek, integratutako esnea kontsumitzaileari produktu desberdin bat eskaintzeko apustua eta produktu benetan berritzailea dela esan du, eguerdian Arakilen dagoen Etxeberri ganadutegian egin den aurkezpen-ekitaldian. Presidenteordearekin batera, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Javier Echarte Echarte, izan da.


Nafarroako ekoizpen integratuko esnearen aurkezpen-ekitaldia Lácteos Belate SAT enpresak antolatu du eta aipatutako produktua Cooperativa de Hostelería de Navarrarekin batera aterako du. Ekitaldian, Iribarren kontseilariak esan duenez, "produktu berritzaile baten aurrean gaude, esne-ekoizpenean dauden tradiziozko sistemak eta teknika garatuenak batzen baititu, eta horri, era osasuntsu eta seguruago batean lortzen den balio osagarri bat gehitu behar zaio, ingurumen eta animalien ongizatea gehiago errespetatuz".


Gai horretan aurreratzen direnak, Lácteos Belate SAT enpresaren kasuan bezalaxe, abantaila konpetitibo bat dutela adierazi ostean, presidenteordeak esne integratua ekoizteko ahalmena duen ustiapen talde bat egotea ez dela kasualitatea esan du. Zentzu horretan, lehenbizi, esfortzua, ezagutza eta arriskua izango duten enpresak eta baldintza egokiak egon behar direla esan du. Baldintza horien artean, nabarmentzekoak dira, Nafarroaren kasuan, Foru Gobernuak sektorearen azpiegituren babeserako egindako inbertsioak, besteak beste, zentro eta institutu teknologikoak, eta baita unibertsitate eta institutu tekniko eta kudeatzaileek ahalbideratu duten zerbitzuen eta trebakuntza mailaren gorakada ere.


Bestalde, Iribarren presidentordeak Nafarroan behi-esnearen sektorea ia berregituratua dagoela esan du, eta Foru Komunitateak Espainiako eskualdeen artean ekoizpen-egitura hoberena duela, kontuan hartuz ustiapeneko 600.000 litrotik gorako batez besteko kuota duela. Ekoizpen-ahalmenean, abereen saneamendu-indizeetan eta esnearen kalitate-mailetan ere toki garrantzitsu bat du. Zentzu horretan, Nafarroa esnearen kalitate higienikoa xedatzen duen arautegi osoa zorroztasunez ezartzen eta ekoizpen integratua martxan jartzen duen lehen autonomia erkidegoa da. Horrela, ekoizpenaren %20 baino gehiago sistema horrekin lortzen da.


Bere agerraldian, Iribarren kontseilariak Nafarroako Gobernuak eman dituen laguntzak Bruselak onartzen dituen altuenak direla azpimarratu du, eta abeltzaintzaren azpisektoreak, laborantza-ekoizpenaren %7ko pisuarekin, azken bost urteotan ustiapenen hobekuntzarako inbertsioetarako laguntzen ia %20 jaso duela. Gainera, esne integratua merkaturatu behar duen SAT enpresa 1 Nekazaritza eskualdean dago, eta hori Nafarroako Gobernuak mendiko eremu behartsuen ekimenei eskaintzen dien arreta bereziaren isla da.


Azkenik, Iribarren kontseilariak Gobernuak esne integratua promozionatzeko ekimena babestuko duela esan du, hori guztia Nafarroaren garapen handiagorako izango baita eta bere kalitate marka nazio-mailan onartua baitago.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa