(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


"Nafarroako Literatur Historia" lanaren bigarren liburukia argitaratu dute; liburukiak XVIII eta XIX. mendeak aztertzen ditu

ostirala, 2007.eko urtarrilak 5

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, Ángel Raimundo Fernández eta Carlos Mata Induráin egileekin batera, gaur goizean Nafarroako Literatur Historia aztertzen duen sailaren bigarren liburukia aurkeztu du, zehazki, XVII eta XIX. mendeak jasotzen dituena.


"Nafarroako Literatur Historia" lanaren osotasunak, egileek hala adierazita, garai kronologiko guztiak jasoko ditu. Horrela, Erdi Aroko, Errenazimentuko, Barrokoko, XVIII eta XIX. mendeetako, eta XX. mendeko literatura lau edo bost liburukitan ikertuko da. XX. mendeko poesia eta antzerkiari buruzko liburukia argitaratua dago.


Ikerketa-proiektua duela urte batzuk hasi zen eta Nafarroako Unibertsitateko HILINA taldeak egiten du, Nafarroako Gobernuaren babesarekin, bai Hezkuntza Departamentuarena, "Nafarroarentzat interesgarriak diren ikerketa proiektu" izenekoen barruan sartu baitu, eta baita Kultura eta Turismo Departamentuarena (Vianako Printzea Erakundea), argitalpenaren kargu egin baita.


Gaur aurkeztu duten liburukiak XVIII eta XIX. mendeak bananduta aurkezten ditu eta bere kapituluek prosa eta erudizioari, poesiari, antzerkiari, eta euskarazko literaturari buruz dihardute. Mende bakoitzaren ikerketaren ondoren, literatura eta erudizioaren edo historia eta literaturaren arteko balantze bat egiten da.


Liburuki honetan, Cristóbal María Cortés, Blas de La Serna, Francisco Navarro Villoslada, Juan Iturralde eta Suit edo Arturo Campión bezalako pertsonaiak nabarmentzen dira, baina beste egile batzuk ere agertzen dira; besteak beste, Jacinto de Aranaz, Tomás de Burgui, Ramón Cáseda, Francisca Sarasate edo Capitolina Bustince.


Egileek garaiko produkzioaren zati handi bat jaso dutela uste dute, baina ez dute behar bezalako ardura eskaini ez dieten egile batzuk egotearen aukera alde batera uzten, beren izaeraren berririk ez zutelako edo beren obrak aurkitzea lortu ez dutelako. Hala ere, ahal izan duten sakon eta zehatzenak izan dira.


Lehen liburukiaren egilea eta Carlos Matarekin batera bigarren honen egile-kidea den Ángel Raimundo Fernández irakaslearen arabera, literaturak osasun ona izan du Nafarroan eta egoera hori gaur egun ere mantentzen da, beren obrak argitaratzen dituzten idazle asko baitago. Horrela, hainbat literatura aldizkariren argitalpenek, besteak beste, "Río Arga", "Traslapuente", "Elgacena" edo "Luces y Sombras", Nafarroako poesia sormenaren gaur egungo joerak ezagutzea ahalbidetzen dute. Aurkezpenean, halaber, azkenaldian argitaratzen ari diren ikerketa-artikuluak, nagusiki literatura sorkuntzari zuzendutako argitaletxeak eta Nafarroako Gobernuak, Udalek edo kultura-taldeek antolatzen dituzten literatur sarien deialdiak aipatu dituzte.


Corpas kontseilariak, bestalde, argitaratzeko dauden ikerketa eta liburukiek letren eremuan Nafarroak egindako ekarpena eskasa eta garrantzi gutxikoa dela esaten duen topiko zaharra hausten dutela nabarmendu du. Topikoa, agian, orain garatzen ari diren Literatur Historia baten faltagatik izango zen.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa