(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitaleek Epifania eguna menu bereziekin ospatuko dute

ostirala, 2007.eko urtarrilak 5

Epifania eguna dela eta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitaleetan dauden pertsonek menu bereziak jango dituzte, ohiturazko Errege-erroskoa barne.


Nafarroako Ospitalean, menuak hegazti-zopa, ilarrak frantses erara, goarniziodun txekor-biribilkia eta sagar erreak ditu. Urtarrilaren 5eko afariak, berriz, salda, kalabaza-krema, betegarria tomate eta piper gorriekin eta izozkia izango ditu.


Bideko Ama Ospitaleak gosaltzeko Errege-erroskoa zerbitzatzea aurreikusten du, eta bazkarian, entsaladilla errusiarra mariskoarekin, Gareseko babarrun gorria, arraina saltsa berdean, solomo medailoiak errege-sagar purearekin, eta mamia eta fruta postre gisa emango dute.


Ibarminen, urtarrilaren 5eko afaria espinaka eta ganben pastela, salda, zapoa kokotxekin salda berdean, Errege-erroskoa eta sagarra labean izango da. Urtarrilaren 6ko bazkaria, berriz, barazki-menestra, hegazti-krema, arkumea txilindron erara, arroz-esnea eta fruta izango da.


Tuterako Reina Sofía Ospitaleak epifania eguna hegazti-salda, porru eta ganben budina, zapo solomoak arrautzeztatuak saltsa berdearen gainean, Errege-errosko berezia eta hainbat turroi izango dituen menuarekin ospatuko du.


Lizarrako García Orcoyen Ospitalean, berriz, errege-afarirako Tuterako buruak antxoak eta ozpin-olio saltsarekin, lupia bilbotar erara, Errege-erroskoa eta hainbat turroi izango dituzte. Urtarrilaren 6ko bazkaria bakailao eta ganba hostopila, saihetsartekoa piper berdeekin, flana eta hainbat turroirekin izango da.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa