(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren adierazpen instituzionala

astelehena, 2007.eko urtarrilak 8


Nafarroako Gobernuak ondorengo adierazpen instituzionala adostu du:


1.- Bi herritarren heriotza eragin eta askatasunean bizitzeko sortu ahal izan den itxaropena zapuztu duen Barajasko T.4ean ETAk egindako atentatu terrorista irmoki gaitzesten du eta terrorismoaren biktima guztiei elkartasuna eta bere dolumina eta babesa adierazten die.


2.- Nafarroak ezin du terrorismoarekin bukatzeko hasia dagoen edo hasteko dagoen inongo bidetan prezio politikoa izan. Ezaguna den jarrera hori berriz ere errepikatzen du.


3.- Atentatua izanda ere, kezkatuta dago Batasuna/ETArekin negoziazio politikoan jarraitzeko borondateari eusten zaiolako, ilegalizatutako alderdiarekin autodeterminazioari eta Nafarroari buruzko helburu berberak partekatzen dituzten bitartekarien bidez.


4.- Rodríguez Zapatero Presidentearen Gobernuari Batasuna/ETArekin daraman negoziazio politikan zuzenketa egin dezan exijitzen dio eta bere Estatu erantzukizun eta zentzua eskatzen du demokraten batasuna eta Askatasunen aldeko eta Terrorismoaren aurkako Ituna berreskura dezan, Zuzenbide Estatuak dituen tresnen bidez terrorismoarekin bukatzeko benetako nahi demokratikoa duten pertsonez osatua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa