Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Askatasunaren aldeko eta Terrorismoaren aurkako Ituna terroristen aurkako elementu eraginkorra izan zela adierazi du gaur eguerdian. Presidenteak bere garaian Ituna sinatu ez zuten erakundeak animatu ditu orain egitera, Itun horren izpiritu eta hitzak terrorismoarekin bukatzeko kontzesio politikoekin bateraezinak baitira.
Nafarroako Gobernuak 2007. urterako lankidetza hitzarmena onetsi du gaurko bilkuran Gurutze Gorriarekin sinatzeko, eta 101.900 euroko gastua onartu du aipatu erabakia garatu ahal izateko.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboa deskargatu.
Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak, José Javier Armendáriz Quelek, Agoizko Enplegu Bulego berriaren inaugurazioan parte hartu du gaur eguerdian. Bulegoa Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren menpe dago eta Kanpondoa Urbanizazioaren 45ean kokatzen da. Kontseilariarekin batera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Susana Labiano, ere izan da.