(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak pasa diren Gabonetan egindako kaleko indarkeria ekintzak gaitzetsi ditu

astelehena, 2007.eko urtarrilak 8


Nafarroako Gobernuak, gaur goizeko bilkuran, Gabonetan Foru Komunitatean egindako kaleko indarkeria ekintzak gaitzetsi ditu; horien artean, Altsasuko alkatearen eta Barañaingo zinegotziaren etxebizitzen aurkako erasoak, Lizarrako UGT eta PSN alderdiaren egoitzei erasoak eta Burlata eta Iruñeko hainbat banketxeren kutxazainen aurkakoak daude.


Foru Gobernuak kaleko indarkeria ez dela momentuko fenomeno bat uste du, prozedura demokratikoak alde batera utzita beren helburu independentistak lortu nahi dituzten ETA talde terroristaren eta Batasunaren ingurukoen estrategiaren esana betetzen duela baizik. Baldintza horietan, ia egunero bonbak eta molotov koktelak erabiltzen dituztenekin elkarrizketa mantendu nahi izatea sarkasmoa da.


Nafarroako Gobernuak erasoak jasan dituzten herri-ordezkariei eta enpresei elkartasuna adierazten die eta lanean jarraitzeko adorea eman nahi die nazionalista erradikalek sorrarazi nahi dieten beldurraren aurrean amore eman gabe.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa