(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Armendáriz kontseilariak Agoizko Enplegu Bulego berria inauguratu du gaur; bulegoak 20.100 pertsona baino gehiagori emango die zerbitzua

astelehena, 2007.eko urtarrilak 8

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak, José Javier Armendáriz Quelek, Agoizko Enplegu Bulego berriaren inaugurazioan parte hartu du gaur eguerdian. Bulegoa Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren menpe dago eta Kanpondoa Urbanizazioaren 45ean kokatzen da. Kontseilariarekin batera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Susana Labiano, ere izan da.


Agoizko Enplegu Bulegoaren hasiera ekitaldiaren irudia

Agoizko Enplegu Bulegoaren hasiera ekitaldiaren irudia. ( irudia handitu )

Agoizko Enplegu Bulego berria egiteak 330.000 euroko kostua izan du (lokala erostea, instalazio informatikoa eta ekipamendua barne) eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) Modernizazio Planaren barruan dago. Planaren helburua herritarrei langile baten bizitza profesional edo aktiboan baliagarria izango den eta kalitatezko enplegu betearen helburua lortzen lagunduko duen zerbitzu orokorra eskaintzea da.


Agoizko Enplegu Bulego berrian hiru langilek egingo dute lan (bi NEZekoak eta bat EINekoa) eta zerbitzua enplegu bila dabiltzan pertsona guztiei eskainiko zaie; informazio zerbitzuak, sailkapen profesionala, lan-orientazioa, curriculumaren kontsulta eta prestakuntza; eta enpresei ere zerbitzuak emango zaizkie: enplegu-eskaintzak, hautagaien aurretiko hautaketa, hautaketa egiterakoan babesa eta kontratuen komunikazioa. Zerbitzu batzuen aurkezpenerako, Agoizko Bulegoak Iruñetik jasoko du laguntza.


Enplegu Bulegoak 20.100 pertsona baino gehiagori emango die zerbitzua eta ondorengo Udaletakoak izango dira: Agoitz, Abaurregaina, Abaurrepea, Oibar, Aria, Aribe, Auritz, Burgi, Kaseda, Gazteluberri, Erro, Ezkaroze, Espartza, Ezporogi, Galipentzu, Galoze, Garaioa, Garde, Garralda, Gorza, Izaba, Izagaondoa, Itzaltzu Jaurrieta, Leatxe, Ledea, Lizoain, Longida, Irunberri, Nabaskoze, Otsagabia, Orbaizeta, Orbara, Orontze, Orotz-Betelu, Petilla de Aragón, Erromantzatua, Erronkari, Orreaga, Zare, Zangoza, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Urrotz, Urzainki, Uztarroze, Luzaide, Bidankoze, Hiriberri eta Esa.


Esan behar da, 2006an, eta azaro arte, Agoizko enplegu bulegoak 115 lanpostu eskaini eta 4.722 kontratu kudeatu zituela. 2000ko urtarriletik, berriz, Agoitzen erregistratu den langabezia 622 pertsonatatik 604era pasa da, 18 pertsonako jaitsiera (%2,89), hain zuzen.


Armendáriz kontseilariak esan duenez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Modernizazio Plana Nafarroako Enplegurako III. Planaren barruan aurreikusitako jarduera da. Orain indarrean dago Plan hori eta Nafarroako Gobernuak "hitzarmen sozialari buruzko bere politikaren testuinguruan" Unión General de Trabajadores eta Comisiones Obreras sindikatuekin batera izenpetu zuen.


Zentzu horretan, José Javier Armendárizek adierazi duenez, Modernizazio Planak enpleguaren kudeaketa prozesu osotzat hartzen du eta "helburu garbi bat dauka: kalitatezko enplegua lortzea lanerako adina eta nahia duten pertsona guztien beharren araberakoa izango dena".


Kudeaketa oso horretan Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiten duen lanak hainbat fase dauzka; besteak beste, sailkapen profesionala, orientazioa, prestakuntza eta bitartekotza lanak egiten dituzte eta horrek guztiak txertatze profesionalera garamatza. Armendáriz kontseilariak pertsona eta lan-merkatuaren arteko bitartekaritza-lan hori azpimarratu du. Bitartekaritza-lana ondorengo irizpideen arabera egiten da: aukera berdintasuna, diskriminazio eza, doakoa izatea, eraginkortasuna eta ematen diren zerbitzuen kalitatea.


Zehazki, José Javier Armendárizek baieztatu du Plan horren azken helburua "herritarrei zerbitzu orokorra eskaintzea dela, langile baten bizitza profesional edo aktiboan baliagarria izango dena eta kalitatezko enplegu betea lortzen lagunduko duena. Nafarroako Enplegu Zerbitzu modernoa nahi dugu, hurbila, tratu pertsonalizatuarekin eta herritarrei lanpostu bat bilatzen laguntzen ahaleginduko dena".

Dokumentazioa:
Informazio osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa