(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidenteak Askatasunaren aldeko eta Terrorismoaren aurkako Itunaren aldeko apustua egiten jarraitzen du

astelehena, 2007.eko urtarrilak 8

Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Askatasunaren aldeko eta Terrorismoaren aurkako Ituna terroristen aurkako elementu eraginkorra izan zela adierazi du gaur eguerdian. Presidenteak bere garaian Ituna sinatu ez zuten erakundeak animatu ditu orain egitera, Itun horren izpiritu eta hitzak terrorismoarekin bukatzeko kontzesio politikoekin bateraezinak baitira.


Presidenteak adierazpen hori Nafarroako Gobernuak gaur egungo egoerari buruz egin duen adierazpen instituzionala irakurri ondoren egin du. Hori dela eta, Sanz Presidenteak Askatasunaren aldeko eta Terrorismoaren aurkako Itunaren bide desberdin bat egitea kaltegarria izango litzatekeela adierazi du eta alderdi guztien batasuna aldarrikatzen duten eta herritarren ia %50a ordezkatzen duen PP kanpoan uzten duten alderdien kontraesanak salatu ditu.


Nafarroako Gobernuak gaur onartu duen adierazpen instituzionala Espainiako Gobernuko Presidenteari eta Gorte Nagusietako Presidenteari igorriko diela jakinarazi ostean, Sanz Presidenteak Madrileko atentatuaren erantzule bakarra ETA dela esan du, baina ekintza terroristaren aitzakia gisa kontzesio politikoak ez emana erabili dela, eta horien artean, autodeterminazioa eta Nafarroa daudela.


Esandakoen artean, Nafarroako Gobernuko Presidenteak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria Batasunarekin bildu dela eta PSOEk EAJrekin elkarrizketa politikoak areagotu egin dituela gogorarazi du. Horregatik, Nafarroako Gobernuak Batasuna/ETArekin negoziazio politikoa, beste bitartekari batzuen bidez, jarraitzeko borondatea arduraz ikusten du eta hala adierazi du Nafarroako Gobernuak egin duen adierazpen instituzionalean.


Azkenik, Sanz presidenteak ETA dela, hain zuzen, atentatuaren arduradun bakarra errepikatu du, baina kontzesio politikoen bidez terrorismoarekin bukatu daitekeenaren itxaropena eman izanaren ardura politikoa ere badagoela esan du.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa