(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

César Borgiaren heriotzaren oroipenak 2007ko programazio turistiko eta kulturalean bere tokia izango du

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 10

Kultura eta Turismo kontseilaria, Corpas Mauleón, gaur goizean, Departamentuko bi zuzendari nagusiekin batera, Vianako Udaleko ordezkaritzarekin bildu da, bere alkatea, Gregorio Galilea, buru zutela. Bileran César Borgiaren heriotzaren V. Mendeurrena dela eta, bi administrazioek antolatuko dituzten ekimenen programari buruz hitz egin dute. César Borgia Nafarroako herri horretan hil zen 1507ko martxoaren 12an.


Cesar Borgiaren V. Mendeurrena

Cesar Borgiaren heritzaren V. Mendeurrena antolatzeko bilera. ( irudia handitu )

Programazioaren barruan hainbat erakusketa, hitzaldi ziklo, ikuskizun eta argitalpen izango dira. Programaren kontzentrazio handiena César Borgiaren heriotza dataren inguruan egongo bada ere, oroipen-ekitaldiak urte osoan egitea nahi da. Oroipen horrekin, César Borgiaren irudia eta Europako Errenazimenduan bere leinuak izan zuen garrantzia gogoratzeaz gain, Vianako erakargarritasun turistiko eta kulturala promozionatu nahi dute.


Bilera lankidetza tonuan garatu da, eta partaideek behin betiko ekitaldien programa urtarrilaren bukaeran jakinaraziko dutela hitzeman dute, bai Nafarroan eta baita Madrilen izango den FITUR azokan ere.


Pasa den abenduaren 22an, Kultura eta Turismo kontseilariak Udalarekin izenpetu beharreko finantzazio-hitzarmena onartu zuen Foru Agindu bidez. Hitzarmenaren arabera, 55.052 euroko laguntzak emango dira hiru bide turistiko egiteko; bide horien artean, "César Borgiaren Bidea" deiturikoa dago eta 9,2 kilometro inguru ditu. Ibilbide horren hasiera "Mendabiako Bidea" izenekoa NA-6320 errepidearekin bateratzen den lekuan egongo da eta "gatzdun sakana" izenekoan bukatuko da, César Borgia hil zen lekuan. Diru-laguntzak jasoko dituzten beste bi bideak honakoak dira: "Camino de las Cañas-Río Ebro", ia zirkularra den 15,3 kilometroko ibilbidea eta "La Nevería" izeneko inguruan hasten dena; eta "Camino de Longar", 7,3 kilometroko luzera duen eta Vianako hirigunea Hipogeo de Longar monumentu megalitikoarekin lotzen duen bidea.


César Borgia Erroman jaio zen 1475eko irailaren 13an eta Nafarroako Viana herrian hil zen 1507ko martxoaren 12an. Rodrigo Borgiaren, ondoren Alejandro VI. Aita santua izango zenaren, eta Vannozza de Cattaneiren semea, bi anai izan zituen, Juan eta Jofré, eta arreba bat, Lucrecia.


Catalina de Albretekin, Nafarroako errege Albreteko Joan III.aren arrebarekin, ezkondua, Iruñeko apezpiku eta Balentziako artzapezpiku izan zen. Bere anai nagusiaren, Juanen, heriotzaren ondoren eliza-karrera utzi eta militarrean sartu zen Frantziako errege zen Luis XII.aren eta bere aita Alejandro VI. aita santuaren laguntzaz. Azkena hil zenean eta Julio II. aita santu bihurtu zenean, bere jazarpena hasi zen eta Gaztelako erregeari eman zioten Espainian epaitua izan zedin. Chichillan eta La Mota Gazteluan, Medina del Campon, egon zen kartzelaratua eta handik ihes egin zuen bere koinatuaren, Nafarroako erregearen, laguntza bilatuz. Azpikeria eta traizioz beteriko bizitzaren ondoren, César Borgia Vianan hil zen Nafarroako erregearen ondoan borrokatuz 1507ko martxoaren 12an, Leringo kondearen tropen eskuetan.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa