Castellano | Euskara | Français | English
Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higuerasek, Nafarroako toki entitateentzako laguntzen deialdia onartzen duen Foru Agindua sinatu du. Laguntzak erabilera kolektiboa duten igerilekuak indarrean dagoen araudiak zehazten dituen eskakizun tekniko-sanitarioetara egokitzeko dira. Horretarako, kontseilariak milioi eta erdi euroko gastua onartu du.
Kutz kontseilaria jarduera diseinatuko duen talde teknikoaren sorrera-ekitaldiaren buru izan da
Nafarroako Gobernuko Presidentea, Miguel Sanz Sesma, bihar Senatuan izango da Presidenteen III. Konferentzian parte hartzeko. Konferentzian presidente autonomikoak eta Gobernuko Presidentea izango dira. Ohiz kanpoko batzarra Senatuko Pasos Perdidos Aretoan egingo da eta 10,30ean hasiko da.
Kultura eta Turismo kontseilaria, Corpas Mauleón, gaur goizean, Departamentuko bi zuzendari nagusiekin batera, Vianako Udaleko ordezkaritzarekin bildu da, bere alkatea, Gregorio Galilea, buru zutela. Bileran César Borgiaren heriotzaren V. Mendeurrena dela eta, bi administrazioek antolatuko dituzten ekimenen programari buruz hitz egin dute. César Borgia Nafarroako herri horretan hil zen 1507ko martxoaren 12an.
Nafarroako Gobernuak, Argitalpenen Funtsaren bidez, Foru Komunitatearekin zerikusia duten hainbat gairi buruz argitaratu dituen azken nobedadeen laburpena aurkeztu berri du.