(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak hainbat gairi buruzko literatur nobedadeak aurkeztu ditu

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 10

Nafarroako Gobernuak, Argitalpenen Funtsaren bidez, Foru Komunitatearekin zerikusia duten hainbat gairi buruz argitaratu dituen azken nobedadeen laburpena aurkeztu berri du.


Lehenik, nabarmentzekoa da "Catálogo monumental de Navarra" izeneko bilduma. Bilduma Nafarroako Gobernuak Iruñeko artzapezpikutzaren eta Nafarroako Unibertsitatearen lankidetzarekin argitaratu du eta bere bederatzi liburukietan eta 10.000 orrialde baino gehiagotan bost merindadeei, Tutera, Lizarra, Olite, Zangoza eta Iruñeari, dagozkien hiri eta hiribilduen artelan eta ibilbide urbanistikoak deskribatzen dituzte.


Argitalpenen Funtsak azaldu dituen nobedade bibliografikoen artean, San Frantzisko Xabierkoari eskainitakoak nabarmentzen dira, pasa den urtean bere jaiotzaren V. Mendeurrena ospatu baitzen. "Todos en Javier. Resumen del Quinto Centenario" liburuak Foru Komunitatean garrantzitsua izan den ospakizun horri buruzko 11 kapitulu eta 250 irudi ditu. Nafarroako santuari buruzko lanen artean, "San Francisco Javier patrono de Navarra. Fiesta, religiosidad e iconografía" aipatu behar da; bere egileak, Ricardo Fernández Graciak, Foru Komunitateko identitate elementuetako bat izatera nola iritsi zen errepasatzen du.


Nabarmentzekoak dira, baita ere, Foru Komunitateko monumentu garrantzitsuei eskainitako argitalpenak; adibidez, "La catedral de Tudela", eliza horren historia eta artearen errepaso bat egiten duena, edo "Palacio Real de Olite", hala nahi bada, irudi batzuk dituen karpetarekin batera eros daitekeena. Liburu horretan "Memoria sobre las ruinas" izenekoa transkribatu da eta Legarderen planoen eta Iturralde eta Suiten akuarelen kopiak ere badaude.


Halaber, Nafarroako Rafael Moneo eta Fernando Redón Huici arkitektoek Nafarroako Gobernuak argitaratutako literatur nobedadeen artean leku garrantzitsua dute. Lehenari buruz, "Rafael Moneo. Museos. Auditorios. Bibliotecas" argitalpena dago, Nafarroako Museoan izan zen izen bereko erakusketaren katalogoa dena. Bigarrenari buruz, "Fernando Redón Huici, arquitecto" liburuak Luis Manuel Fernández Salidok Iruñeko arkitektoaren bizitza eta lanari buruz egindako doktore-tesia laburtzen du.


Literaturak ere leku garrantzitsua du argitalpen sorta horretan. Horrela, "Nafarroako Literatur Historia" liburu-bilduma XVIII eta XIX. mendeetan geratu da, XX. mendeko poesia eta antzerkiari buruzko argitalpenak osatuz. Jesús Górriz Lergaren "Obra Poética" eta "Narraciones folclóricas navarras" argitalpenak ere nabarmentzekoak dira; azkena, "Nafarroako Etnologia eta Etnografia Koadernoak" aldizkariak Nafarroako ahozko tradizioaren kontakizun folklorikoei buruz argitaratu zuen monografikoa da. Bestalde, "El habla en la Ribera de Navarra" liburuan, bere egileak, Luis María Marín Royok, eskualde horretako mintzairaren berezitasunak aztertzen ditu.


Nafarroako Gobernuaren azken literatur nobedadeen artean, Nafarroako historiari buruzko gaien argitalpenak aurki ditzakegu; adibidez, "Tiempo y camino. La comunicación entre Pamplona y Logroño a lo largo de la historia", "Viana" liburua, hiria aztertzen duena bere lehen biztanleetatik gaur egunera arte, edo "Navarra en la Antigüedad. Propuesta de actualización", 2004an Tuterako UHUNek antolatu zuen eta izen berbera zuen mahai-ingurua jasotzen duen argitalpena. Azkenik, Isabel Echenique Urdiainek idatzitako "Matemáticas. Resolución de problemas" aipatu behar da, ikasleei matematikoki pentsatzen erakusten saiatzen dena.


Liburu horiek lortzeko informazioa Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Funtsean lor daiteke, 848 427121 telefonoaren bidez, www.cfnavarra.es/publicaciones web orrian edo fondo.publicaciones@navarra.es helbide elektronikora idatziz.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa