(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Osasun Departamentuak anorexia eta bulimiaren tratamenduari berariazko eta diziplina anitzeko plan baten bidez ekingo dio

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 10

Kutz kontseilaria jarduera diseinatuko duen talde teknikoaren sorrera-ekitaldiaren buru izan da


Anorexia tratatzeko taldearen sorrera-ekitaldia

Osasun Departamentuak gai honi ekiteko sortu duen talde teknikoaren sorrera-ekitaldiaren irudia. ( irudia handitu )

Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely, elikadura-jokaeretan arazoak dituztenen, batez ere anorexia eta bulimia urdurienak, diagnostiko eta tratamendu goiztiarra lortzeko Nafarroako osasun-baliabideak antolatu eta berregituratuko dituen plan bat egiteko talde teknikoaren sorrera-ekitaldiaren buru izan da.


Osasun Departamentuaren ekimenaren arrazoiak nerabeen artean arazo mota horiek izan duten gorakada garrantzitsua eta bere tratamendu eta sendaketaren konplexutasuna izan dira. Taldeak bere lanak datorren apirila baino lehen bukatzea aurreikusten dute.


Geroz eta kasu gehiago eta gazteago


Zehazki, Nafarroako 12 eta 25 urte bitarteko emakumeen %1ak nerbio-anorexia duela uste da eta %2 eta 4aren artean nerbio-bulimia. Horrela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzan dauden datuek diotenez, 2006a bukatzerakoan, anorexia zuten gaixoak 420 ziren eta bulimia zutenak 283. Zentzu horretan, gaixotasun hauek hasten diren adinaren jaitsiera nabarmentzekoa da, gaur egun 11 urteko edo gutxiagoko neskengan antzematen direlarik.


Baina patologia horiei buruz profesionalek edo osasun-agintariek duten kezka ez da kasuen igoeragatik bakarrik, horiek gaixotasun maltzurrak direlako baizik, pronostiko larriak, diagnostiko eta tratamendu zailak, kronifikazio sarriak eta heriotza-tasa handia baitituzte.


Gainera, ohikoa da gaixoek beren arazoa onartzeari uko egitea, eta horrek gaixotasunari diagnostikorik gabe aurrera egiten uzten dio, eta horren ondorioz, kasu askotan tratamendua berandu hasten da, dakartzan ondorio fisiko, psikiko eta sozialekin.


Lan-taldearen helburuak


Zehazki, gaur sortu den lan-taldearen helburu nagusiak honako hauek dira:


. Osasun-profesionalak elikadura-jokaeren arazoei lotzen zaizkien faktore eta jokaera arriskutsuak goiz antzematen trebatzea.


. Laguntza-baliabideen antolaketa eta egokitzapena diseinatzea osasun-laguntza azkar eta eraginkorrago bat egon dadin. Horretarako, gaixo horiek zaintzeko laguntza-zirkuitu bat sortuko da, eta bertan, bere modalitate guztietan (anbulatorio, eguneko ospitale, ospitaleratzea) tratamenduen erreferentzia-baliabideak eta protokoloa zehaztuta egongo dira, baita alta eman ondorengo pausuak ere, familia-medikuak, pediatrak eta gaixoaren senitartekoak inplikatuz.


Lan-talde teknikoa osasun mentalean, oinarrizko osasun-laguntzan, laguntza espezializatuan eta osasun-publikoan profesionalak diren pertsonek osatzen dute.


Zehazki, Osasun Mentalaren ordezkari gisa taldea osatzen dutenak honako hauek dira: Alfredo Martinez Larrea, psikiatra (Ospitaleratze Pediatrikorako Unitatea); Javier Royo Moya, psikiatra (Haur eta Gazteentzako Eguneko Ospitale); Margarita Aguinaga, psikologoa (Adimen Osasuneko Zentroak), eta Carmen Díaz de Eulate, psikologoa (Helduentzako Eguneko Ospitale).


Oinarrizko Osasun Laguntzaren izenean Pablo Pascual Pascual familia-medikua, eta Raimon Pelach Paniker pediatra daude. Laguntza espezializatuan aditu gisa Endocrinologian espezialista den Estrella Petrina Jáureguik hartzen du parte eta Nafarroako Osasun Publikoaren Institututik, Eva Ardanaz Aicua, mediku epidemiologoa dago. Taldea Nafarroako Osasun Agentziako zuzendariak, Rosa López Garnicak koordinatzen du.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa