(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako I. Planaren Mahai Teknikoa osatu da osteguna, 2007.eko urtarrilak 11

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo, Nafarroako Foru Komunitateko Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako I. Plana martxan jartzeko Mahai Teknikoaren sorrera-ekitaldiaren buru izan da.


Nafarroako Jauregian izan den ekitaldian, García Malo kontseilariak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren estatutuak ere aurkeztu ditu, bere zuzendari kudeatzailearekin, Teresa Aranaz Jiménezekin, batera.


Nafarroako Foru Komunitateko Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako I. Plana 2006 eta 2010. urteen artean gauzatzea aurreikusten dute, eta martxan jartzeak Nafarroako Gobernuko Departamentu guztien konpromisoa, borondate politikoa eta inplikazioa eskatzen ditu. Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunean ezin da era bakartuan aurrera egin, herritarren behar, itxaropen eta interesak kontuan izan gabe, pertsonen bizi-kalitatean eta ongizatean eragina izango duten ekimen koordinatu eta koherenteak aurreikusi gabe. Aukera Berdintasunerako I. Plana filosofia horretatik abiatuta ezartzea erronka bat da eta parte-hartzera zuzendutako bi organo instituzionalen sorrerarekin bideratuko da: Zuzendaritza Kontseilua, Planaren zuzendaritzaren organo gorena, eta Departamentu arteko edo Erakunde arteko Mahai Teknikoa.


Gaur eratu den Departamentu arteko edo Erakunde arteko Mahai Teknikoa Planaren organo betearazlea da. Bere egitekoak Berdintasunerako Planaren Lanerako Urteko Planen diseinuan oinarritzen dira, Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin koordinatuta; eta Nafarroako Gobernuko departamentu desberdinetan Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunaren inguruan martxan jarri diren ekimenen sustapen, koordinazio eta segimendua egitea.


Mahai Teknikoak osaketa mistoa dauka eta Nafarroako Gobernuko Departamentu bakoitzeko bi pertsonek osatzen dute, zuzendaritza eskumenak eta eskumen teknikoak dituztenak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, bakoitzak, izendatutako bi pertsonek ere osatzen dute. Nafarroako Berdintasunerako Institutua Mahai Teknikoaren koordinazioaz arduratuko da.


Zehazki, Mahai Teknikoa Departamentu bakoitzeko ondorengo pertsonek osatzen dute: Ekonomia eta Ogasun Departamentua (Pedro Ugalde Zaratiegui eta Javier Zabaleta), Hezkuntza Departamentua (Pedro González Felipe eta Cristina Satrústegui Azpiroz), Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua (Amaya Larequi eta Fernando Santafé), Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua (Beatriz Esperaza Azanza eta Mª José Álvarez Los Arcos), Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua (José Domingo Server eta Maite Ezcurra Mata), Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua (Jesús Jimenez de Luque eta Eva Zarranz Alli), Kultura eta Turismo Departamentua (Nazareth Yabar Martínez eta Jesús Mª Bengoechea Miranda), Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentua (Susana Labiano eta Kattalin Ibáñez Basterrica), Osasun Departamentua (Isabel Ansa Erice eta Fermín Castiella Lafuente), Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentua (Carlos Esparza Sáez, Javier Trigo Oubiña eta Marta Álvarez Alonso) eta Toki Administrazioko Departamentua (Angel Serrano Azcona eta Joaquín Ortigosa Ocón). Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa (José Echaide Baigorri eta Mª Teresa Iradiel Ibañez) eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren ordezkari gisa (Teresa Aranaz Jiménez eta Sara Ibarrola Inchusta).


Nafarroako Berdintasunerako Institutua


Gaur ospatu den ekitaldian Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren estatutuak ere aurkeztu dituzte. Estatutuak Nafarroako Gobernuak duela gutxi onartu zituen eta Institutuaren aurreko izena Nafarroako Emakumearen Institutua zen.


Gizarteak eta lehenik Administrazio Publikoek beren agendetan berdintasunaren printzipioa txertatzeko jarduera-konpromisoak beren gain hartu behar dituztela abiapuntu izanda, berdintasun politikak horizontalak izatearen planteamenduak Nafarroako Foru Komunitatea behartzen du politika horiek sustatu ahal izateko, aitzindaritza egokia izatea eta horretarako ahalmen teknikoa izatea ere bai. Europar Batasunak kofinantzatutako programen Jarraipen Batzordeetan Institutua egoteak kaudimenduna den organismoa eta aukeren berdintasunaren lehentasun horizontala betetzeko garaian, agindutako Araudiek dioten bezala, era eraginkorrean eragiteko aukera izango duen organismoa izatea eskatzen du. Hezkuntza, Osasun, Kultura, Etxebizitza, Enplegua, Gizarte Ongizatea, Kirola, Ogasuna, Garraioa eta Herri Lanak aukera berdintasunaren eremuak dira eta Departamentuak dira planifikatzen dutenean, arau eta legeak lantzen dituztenean, aurrekontuak egiten dituztenean, berdintasunaren printzipioa txertatuta izango duten helburu eta proposamenak beren gain hartu behar dituztenak.


Aipatu ditugun jarduera-konpromisoei erantzuna emateko beharrak Nafarroako Foru Komunitatean berdintasun politikak martxan jartzeko ardura duen erakunde autonomoaren organizazio eta funtzionamenduan hainbat aldaketa egitea eskatzen du.


Horrela, erakunde autonomoaren izena aldatu da: Nafarroako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Institutua, Nafarroako Emakumearen Institutua beharrean. Izendapen berria erakunde horrek berdintasun politikak kudeatzen dituelako eman zaio eta beren zati bat emakumeei zuzendua baldin badago ere, funtsezkoa da gizonek ekimen horietan parte hartzea. Emakumeak, desberdintasun eta diskriminazioak dauden bitartean, ekintza positiboen onuradunak izango dira, baina ekimena gizarte osoari zabaldu nahi zaio, bizitzaren eremu guztietan bi sexuen ardura eta parte hartze berdina baldintza berberetan sustatzeko helburuarekin.


Bestalde, zuzendari kudeatzailearen maila igo da. Orain arte, Nafarroako Emakumearen Institutua, Foru Administrazioko erakunde autonomoen artean, Zerbitzu zuzendari maila zuen zuzendari kudeatzailea zuen bakarra zen. Beste erakunde autonomo batzuen zuzendaritza daramatenen funtzio eta kargu berbera duela pentsatzen badugu, Nafarroako emakumeen eta gizonen Berdintasunerako Institutuari ezin izango diogu diskriminazio hori egin.


Parte-hartze organoei buruz, gaur egun dagoen kontsulta-organoan ere aldaketa proposatu dute, erakunde autonomoaren izena aldatzeko erabili diren argumentuen ildotik jarraituz. Bestalde, etxeko tratu txarren edo/eta eraso sexualen biktima izan diren emakumeei laguntza integrala emateko Erakunde arteko Akordioaren Jarraipenerako Batzordea osatu da. Batzordeak Nafarroan paper garrantzitsua du genero indarkeriaren aurkako ekimenak koordinatuz eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren jardueren lehentasunezko eremu bat da.


Beste berritasun batzuk Berdintasun Politiken Plangintza eta Kudeaketa Zuzendariordetza osatu izana eta gaur egun dauden Atalen izena aldatu izana dira. Zuzendariordetza osatzearen arrazoia Berdintasunerako Planak martxan jartzeko lanari aurre egiteko erakunde autonomoaren antolaketa indartzeko beharra izan da; baita, Nafarroako Gobernuak 2006ko martxoaren 6an eta Nafarroako Parlamentuak 2006ko ekainaren 28an onartu zuten Nafarroako Foru Komunitatearen emakumeen eta gizonen Aukera Berdintasunerako I. Plana martxan jartzerakoan, burua izan dadin ere. Gainera, Zuzendariordetzak, Institutuak egingo dituen hainbat lan koordinatuko ditu, hainbat funtzio eta esku-hartze eremu desberdin dituela kontuan izanda: Foru Administrazioa, Toki Administrazioa, instituzioak, erakunde eta organismo publiko eta pribatuak eta herritarrak.


Zuzendariordetzaren buru Sara Ibarrola Inchusta (1974ko azaroaren 18a, Iruña) izendatu dute. Sara Nafarroako Unibertsitate Publikoan Soziologian lizentziatua da eta Valentziako Unibertsitatean Aukera Berdintasunen Eragile Masterra egin zuen. 2002 eta 2006. urteetan Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren Proiektuen Berdintasun eta Kudeaketan teknikoa izan da, eta 2000 eta 2006. urteetan Nafarroako kartzelako emakumeen heziketa programa koordinatu eta diseinatu du. Gainera, Genero eta Aukera Berdintasunean hezitzaile gisa gaiari buruzko ikastaroak eman ditu, hainbat ikasketa eta ikerketa egin ditu eta hainbat argitalpenetan hartu du parte.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa