(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Echarte kontseilariak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko idazkari nagusiarekin batera, ureztatzearen berregituraketa eta nekazaritzako elikagaien industria sustatzeko akordioaren hasiera ezarri du

ostirala, 2007.eko urtarrilak 12

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, Javier Echarte Echartek, gaur bilera izan du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko idazkari nagusiarekin, Josep Puxeu Rocamorarekin. Bileran, Foru Planean eta Ureztatze Plan Nazionalean jasotzen diren 7.000 hektareako sail ureztatuak modernizatzeko beharrezkoa den dirua lortzea adostu dute. Sail ureztatu horiek interes orokorrekoak dira bi administrazioentzat, uraren kultura berriak dauzkan helburuak lortzen lagunduko baitute.


Echarte kontseilaria eta Josep Puxeu (bere ezkerrean) bileraren une batean. ( irudia handitu )

Gainera, Echarte kontseilariak idazkari nagusiari etorkizuneko hitzarmen baten oinarriak aurkeztu dizkio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak azter ditzan. Hitzarmen horretan, 2007-2010 aldian modernizazio hori bi administrazioek finantzatuko dutela jasotzen da.


Bere aldetik, Puxeu idazkari nagusiak nekazaritzako elikagaien transformazioa eta komertzializazioa sustatzeko konpromisoa hartu du. Konpromisoa zentro teknologiko eta erakundeen bidez egingo du, Nafarroan badaude ere, nekazaritzako elikagaien sektore osoari zerbitzua eskaintzen baitiote, ez Ebroko Ibarrari bakarrik, gainontzeko Espainiako tokiei ere eskaintzen baitiete.


Gaur goizean Echarte kontseilariaren bulegoan ospatu den bileran, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintza, eta Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, Andrés Eciolaza eta Jesús María Echeverría, ere izan dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa