(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako sektore turistikoari ematen zaizkion sarien II. edizioko hautagaien aurkezpenerako epea zabaldu da

ostirala, 2007.eko urtarrilak 12

Aurtengo nobedadeen artean izenaren aldaketa eta kategoriak gehitu izana daude; izen berria "Reyno de Navarra" Turismo Sariak izango da


Nafarroako sektore turistikoari ematen zaizkion sarietara hautagaien aurkezpenerako epea datorren otsailaren 9 arte egongo da zabalik. Aurtengo ediziotik aurrera sariek "Reyno de Navarra" Turismo Sariak izen izango dute.


Aurten, Nafarroako Turismo Kontseiluak proposatuta Kultura eta Turismo kontseilariak ematen dituen sarien bigarren edizioa ospatuko da. Nafarroako Turismo Kontseilua Komunitateko sektore turistiko osoaren erakunde aholku-emaile eta ordezkaria da.


Izenaren aldaketaz gain, berrikuntza gisa, aurten kategoria gehiago izango dira, bost izatetik seira pasako direlarik. Horrela, ondorengo kategoria bakoitzean sari bat emango da: Toki entitateak, Partzuergo eta Instituzio Publikoak, alde batetik, bigarren tokian enpresa-elkarteak, hirugarren tokian Beste Elkarteak, eta azkenik Enpresa turistikoak; azken kategoriaren barruan hiru modalitate bereizten dira: Ostatu-arloa, Ostalaritza, eta zerbitzu turistikoak eman eta Bitartekotza-lanak egite.


Sarien oinarrien arabera, hautagaiak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan (Nabarreria kalea, 9) otsailaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira.


Sariak emateko hautagaien proposamenak ondorengoek aurkez ditzakete:


-Nafarroako Turismo Kontseiluan ordezkaritza duten erakundeak.


-Nafarroako Turismo Erregistroan izena emana duten elkarteak.


-Nafarroako Turismo Erregistroan izena emana duten 5 enpresa edo gehiagok.


-5 toki entitate edo gehiagok.


-50 herritar edo gehiagok.


Pasa den edizioan sarituak izan zirenak Aurizberriko kontzejua (Toki entitateak, Partzuergo turistikoak eta Instituzio publikoak), Burgiko Almadiazainen Elkartea, (Elkarteak), Erreka (Zerbitzu turistikoak), AC-Hotels (Ostat-arloa) eta Tafallako Túbal Jatetxea (Ostalaritza).


"Reyno de Navarra" Turismo sariak datorren apirilean Baluarten ospatuko den Turismoaren Festaren barruan emango dituzte.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa