(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Burguete kontseilariak etxebizitza babestuak eskatzen eta jasotzen dituztenen profilari buruzko azterketa aurkeztu du

ostirala, 2007.eko urtarrilak 12

Nafarroako Gobernuak 2006an guztira 30,75 milioi euro eman zituen esleipen hartzaileen diru-laguntzetan


Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, José Andrés Burguete Torresek, gaur goizean Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuak eta Viviendas de Navarra (VINSA) sozietate publikoak egin duten azterketaren datu esanguratsuenak aurkeztu ditu. Txostenak etxebizitza babestuak eskatzen eta jasotzen dituztenen profil nabarmenenak jasotzen ditu. Datu horien argitalpena urtarrila bukaerarako aurreikusten den mota horretako 2.000 etxebizitza baino gehiagoko kanpaina berriaren aurrerapena da.


Ikerketa 2006ko urtarrilean Sarriguren, Ezkaba eta Orkoiengo bigarren fasean 2.252 etxebizitza esleitzeko egin zen kanpainan onartu zituzten 8.237 eskaeretako datuetan oinarritzen da, eta etxebizitzen salerosketa kontratuen ikus-onetsitik jasotako datuekin osatzen da. Eskaera guztiak baremo bakar batekin eta 8/2004 Foru Legean eta urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuan dauden zehaztasunekin aztertu ziren.


Familiako dirusarreren araberako eskatzaileak: 5.183 eskatzailek (%62,9) familiako dirusarrera ponderatuak 9.000 euro bitartean zituzten eta IPREM bider 2,5 (19.436 euro pertsona bateko famili unitatearentzat eta ia 35.000 euro zortzi pertsonakoentzat izatearen artean egon daiteke); 2.188 (%26,56) IPREM bider 2,5 baino gehiago eta 3,5 baino gutxiagoko eremuan dabiltza (pertsona batentzat 27.210 eurotik zortzi pertsonentzat 48.979 eurora).


Adinaren araberako eskatzaileak: 25 urtetatik beheragoko 769 eskatzaile aurkeztu ziren (%9,34), 25 eta 30 urte bitarteko eskatzaileak gehienak ziren 3.293 eskaerarekin, 30 eta 35 urte bitarteko eskatzaileak 2.141 izan ziren (%25,99); 40 eta 65 urte bitarteko pertsonak 941 (%11,42) izan ziren bakarrik; 1.062 (%12,89) 40 eta 65 urte bitartekoak izan ziren eta bukatzeko, 65 urtetik gorako 31 eskatzaile (%0,38) egon ziren.


Egoera zibilaren araberako eskatzaileak: ezkongai daudenek 6.712 eskaera (%81,49) bete zituzten, bikoteak berriz, 1.037 (%12,59) izan ziren. Dibortziatuak 175 (%2,12) izan ziren eta bananduak 274 (%3,33). Azkenik, alargunek sinaturiko eskaerak 39 (%0,47) izan ziren. Onartu ziren 8.237 eskaeretatik, 5.575 (67,68%) pertsona bakarraren eskaerak ziren, eta gainontzekoak, 2.662, 2 pertsonek eskatu zituzten.


Famili unitatearen kideen kopuruaren araberako eskatzaileak: gehienak kide bateko famili unitateak dira: 5.337 (%64,79). Bi kidekoak 1.930 (%23,43) eta hirukoak 532 (%6,46). Hemendik aurrera portzentajeak nabarmen jaisten dira: lau kideko famili unitateak 300 (%3,64) izan ziren, bostekoak 105 (%1,27) eta sei kide ego gehiagokoak 33 (%0,41).


Atzerriko eskatzaileak: 949 eskaera (%11,52) onartu ziren eta horietatik 260 esleipen hartzaileak (%11,54) izan ziren.


Eskatzaileek erroldan duten antzinatasunaren arabera: 227 eskatzailek (%2,75) bi urte baino gehiago zeramaten erroldan; 336k (%4,08) bi eta lau urte bitartean zeramatzatela aitortu zuten; 776k (%9,30) lau baino gehiago eta zazpi baino gutxiago zeramatzaten, eta portzentaje altuena erroldan etengabeko zazpi urte baino gehiago egondakoena zen, 6.908 (%83,87).


Etxebizitza-kontuaren titulartasunaren araberako eskatzaileak: 3.326 eskatzailek ez zuten etxebizitza-konturik (%40,38) eta gainontzeko 4.911 eskatzailetatik (%59,62) 210 eskatzailek (%4,28) bakarrik 2000. urtea baino lehen zuten irekia; urte horretan 313 eskatzailek (%6,37) ireki zuten; 2001ean, 484 (%9,86) izan ziren; 2002an, 802 (%16,33); 1.215 (%24,74) 2003an; 2004an, 1.048 (%21,34); 2005ean, 587 (%11,95) eta 252 eskatzailek (5,13%) 2006an egin zuten izapide hori.


Azterketan aurkeztu diren datuetatik honako ondorioa atera daiteke: Foru Komunitatean etxebizitza babestuak eskatzen dituena 25 eta 30 urte bitarteko gazte bat da, ezkongabea eta seme-alabarik gabea, 20.000 euroko batez besteko soldatarekin, duela zazpi urte baino gehiago Nafarroan erroldatua dagoena eta etxebizitza-kontua 2004tik irekia duena.


Esleipendunak


Etxebizitzak behin betiko esleitu direnean, sustatzaile eta esleipendunak kontratu bat sinatu eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura bidali behar dute oniritzia jasotzeko. Teknikariek esleipena egin ahal izateko derrigorrezkoak diren baldintza guztiak betetzen direla berriz egiaztatzen dute eta, hala balitz, diru-laguntzen kontzesioa aztertzen dute.


2006an egin ziren ikus-onetsiak 3.149 izan ziren; horietatik 1.823 babes ofizialekoak (%58) izan ziren eta 1.326 prezio tasatukoak (%42). Iruñerriari 2.583 egokitu zitzaizkion eta beste zona batzuei 566.


2006an pertsona bakarrari esleitutako etxebizitzak guztien %41 izan ziren, 1.290 ikus-onetsirekin. Bi kideko famili unitateei emandakoak 1.335 (%42,39) izan ziren; hirukoak, 251 (%7,97); laukoak, 151 (%4,80); bostekoak, 92 (%2,92) eta bost baino gehiagokoak 30 (%0,95).


Babes ofizialeko eta araubide orokorreko etxebizitzetan azalera 87,24 metro koadrokoa izan da eta batez besteko prezioa 1.266,02 euro metro koadroa. Prezio tasatuetako etxebizitzen metro koadroaren batez bestea 1.466,81 eurokoa izan da eta azalerarena 90,47 metro koadrokoa.


Garajeei dagokienean, babes ofizialeko eta araubide orokorrekoen batez besteko azalera 27,47 metro koadrokoa izan zen eta prezioa 524,79 euro metro koadroko. Prezio tasatuetako etxebizitzak dituztenen %98,5 gutxienez garaje bat zuten eta %77,83k (1.032 kasu) bi garaje zituzten lotuta.


Trastelekuei eskainitako kapituluan, batez besteko azalera 11,09 metro koadrokoa eta metro koadroko 520,33 eurokoa izan zen babes ofizialeko eta araubide orokorreko etxebizitzen kasuan.


Diru-laguntzak


2006an etxebizitza babestuak eskuratzeko emandako diru-laguntzak guztira 30.752.003 euro izan ziren; horietatik 288.512 euro babes ofizialeko etxebizitzetarako izan ziren, 26.080.432 euro babes ofizialeko eta araubide orokorreko etxebizitzetarako eta 4.383.059 euro prezio tasatuko etxebizitzetarako.


Dokumentazioa:
Informazio osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa