Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak Villafranca eta Donezteben kokatzen diren bi eraikinen lagapena onartu du
Nafarroako Gobernuak bi eraikin doan ematea onartu du gaur. Eraikinak Villafrankako garai bateko siloan dagoen orubea eta Doneztebeko Osasun Zentroa dira. Horrela, lehen lursaila Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuarena izango da eta bigarrena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarena.
Gogoratu behar da, Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuaren helburuen artean, hainbat tituluren bidez bereak badira ere, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko titulartasuna jasota ez duten ondasun higiezinen erregistro-inskripzioen tramitazioa du. Lagapenen formalizazioari dagozkion gastu guztiak Nafarroako Gobernuak ordainduko ditu.