(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bide-hezkuntza arloko hitzarmen bat onetsi da Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin

astelehena, 2007.eko urtarrilak 15

Nafarroako Gobernuak bide-hezkuntza arloko hitzarmen bat onetsi du gaur Barne Ministerioko Trafiko Zuzendaritza Nagusiak eta Hezkuntza Departamentuak sinatzeko. Hitzarmen hau sartuta dago Nafarroako Gobernuak onetsitako Nafarroako Bide-Segurtasun Estrategiak (2005-2012) hezkuntza arloan dituen aurreikuspenetan. Aipatu estrategiaren helburuetako bat da, hain zuzen ere, hezkuntza jarduerak egitea trafiko istripuak gutxiagotzeko eta neurriak hartzea bideko istripua kopurua eta haren ondorioak murrizteko.


Horrela, bada, hitzarmenaren indarraldia lau urtekoa izanen da eta epe horretan zehar Hezkuntza Departamentuak ondoko konpromisoak hartzen ditu: bide-hezkuntza zeharkako ikasgai gisa sartzeko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia eta Helduentzako Hezkuntzaren kurrikuloak arautzen dituen araudian; bide-hezkuntza arloko jarduerak eta edukiak sustatzea Irakasleendako Urteko Prestakuntza Planetan; berrikuntza proiektuak sustatzea bide-hezkuntzan oinarrituta eta hezkuntza-komunitatea ardatz hartuta. Bide-hezkuntza jarduera osagarrietan eta kurrikuloz kanpoko jardueretan ere diseinatu eta aplikatzea.


Trafiko Zuzendaritza Nagusiak, berriz, aholkularitza emanen du kurriluloa egiteko tenorean hezkuntza maila guztietan. Horrez lanadara, ondoko konpromisoak hartzen ditu: kolaboratzea prestakuntza jardueretan eta, egoki bada, profesionalak eta hezkuntza-materialak jartzea; Nafarroan onartzen diren bide-hezkuntzako berrikuntza proiektuetan aholku eta sostengua ematea; jarduera osagarriak eta kurrikuloz kanpokoak sustatzea hezkuntza-maila guztietan; hezkuntza praktikak egiteko interesa duten azpiegituretan sartzeko erraztasuna ematea irakasle eta ikasleei.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa