Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Iruña, Tafalla eta Tuteran izan diren bortizkeriako ekintzen gaitzespena
Nafarroako Gobernuak, gaurko batzarrean, Iruña, Tafalla eta Tuteran ostiralean burututako kale indarkeria ekintzak erabat gaitzetsi ditu. Nafarroako hiriburuko Udaletxea erasotzeko ahalegina egin zuten, eta Nafarroako Alderdi Sozialistaren egoitza batean eta bi banku-sukurtsaletan kalte materialak sortu zituzten.
Tafallako PSNri eta banketxeei bere elkartasuna adierazteaz gain, Nafarroako Gobernuak batzuen joko bikoitza salatzen du, alde batetik elkarrizketa hitza erabiltzen baitute, eta bestetik, beren metodo mafiosoak ezartzeko, borroka egunak antolatzeari ekiten baitiote.